Oro har ona izan da uda denboraldiaEkainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaitu da, ohi denez udako denboraldia. 2022. urtekoaz balorazio ona egiten du Udalak. Aurreko bi urteetako murrizketak gaindituta, jendea -bertakoa nahiz kanpotik etorritakoa- gogotsu ikusi da udaz gozatzen. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/oro-har-ona-izan-da-uda-denboraldiahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/oro-har-ona-izan-da-uda-denboraldia/@@download/image/Hondartza.jpg
Oro har ona izan da uda denboraldia
Ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaitu da, ohi denez udako denboraldia. 2022. urtekoaz balorazio ona egiten du Udalak. Aurreko bi urteetako murrizketak gaindituta, jendea -bertakoa nahiz kanpotik etorritakoa- gogotsu ikusi da udaz gozatzen.
Asko eta askotarikoak izan dira Udalak zein herriko eragileek antolatuta egin diren kultura jarduerak: Iturri ondoan, musika kontzertuak, Animadeba, udako musikaldia, organo kontzertuak, margo lehiaketa... Jaietarako eskaintza ere zabala izan da, San Rokeak, Kopraixak, auzoetako jaiak, ondoren Euskal jaia...
Hondartza
Eguraldia oso aproposa izan da hondartzara joateko, eta ondorioz, jende asko ibili da. Pandemia aurreko egoerara itzulita, zerbitzu guztiak eskaini dira. Berrikuntza batzuk ere egin dira aurten, oro har ondo baloratu direnak. Esaterako, mugikortasun murriztua dutenentzako toldoak jarri izana, hondarretan jolaserako bigarren voley sare bat jartzea, edota ur-kiroletako eskaintza, eta bi gune egon izana.
Sorospen zerbitzuari dagokionez, ondo funtzionatu du. Aurten, aurreko urteetan baino erreskate gehiago egin behar izan dituzte, aurreikusten ez ziren korronteek sortu baitira, bereziki udaren hasieran. Aulki anfibioa asko erabili da aurten.
Hondakinei dagokionez, jende asko egon izanak hondakin kopuru handiak sortzea eragin du. Ildo horretan, horiek biltzeko Ur (h)ondoa garden kanpaina gauzatu da.
Turismoa
Aurtengo udaran izandako bisitari kopurua iazko datuekin alderatuta %175 hazi da. Tendentzia orokorrari jarraituta, 2019ko udako datuekin alderatuta, ordea, datuak baxuagoak dira, %36,34 bisitari gutxiago erregistratu baita.
Tendentzia orokorra da, halaber, turistek bulegoak gutxiago bisitatzea, kontsulta gehiago egiten baitira internet bidez.
Aurretik esan bezala, eguraldi onak hondartzaren erabilera handitzearekin batera, bestelako ekimen batzuetan jende gutxiagok parte hartzea eragin du. Esate baterako, Geoparkeko bisita gidatuei dagokionez, %21 jaitsiera dira. 2021. urtea errekor urtea izan zen bisita horietara etorritako jende kopuruari dagokionez.
Herriko turismoko enpresekin izandako kontaktuen arabera, txukun egin dute lan. Ostalaritzan ere datuak onak izan dira.
Erromesen aterpetxeari dagokionez, apirilaren 25ean zabaldu zen, ordutik 7.000 erromes izan dituzte lotan. Aipatzekoa da ekainaren erditik aurrera egunero bete dela.