Ozeanoekin konpromisoa hartzera gonbidatzen duen CIMASUB itsaspeko zinema jaialdia jasoko du Debak martxoaren 13tik 27raJaialdiaren baitan itsas munduaren hainbat alderdi aztertuko dira film laburren eta dokumentalen bidez eta hiru saiotan banatuta: itsas biodibertsitatea eta espezieen eta ingurunearen arteko harremanak, kontserbazioa eta jasangarritasuna eta itsasoari lotutako giza eta kultur istorioak. Horrez gain, Debako LH 5 eta 6ko ikasleei zuzenduriko Itsaspeko Txikizikloa ere egingo da, martxoaren 17an, 10:00etan Kultur Elkartean, itsas biodibertsitatea ezagutzearen eta ozeanoak babestearen garrantzia ikasteko helburuz. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/ozeanoekin-konpromisoa-hartzera-gonbidatzen-duen-cimasub-itsaspeko-zinema-jaialdia-jasoko-du-debak-martxoaren-13tik-27rahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/ozeanoekin-konpromisoa-hartzera-gonbidatzen-duen-cimasub-itsaspeko-zinema-jaialdia-jasoko-du-debak-martxoaren-13tik-27ra/@@download/image/aurkezpena_1.jpg
Ozeanoekin konpromisoa hartzera gonbidatzen duen CIMASUB itsaspeko zinema jaialdia jasoko du Debak martxoaren 13tik 27ra
Jaialdiaren baitan itsas munduaren hainbat alderdi aztertuko dira film laburren eta dokumentalen bidez eta hiru saiotan banatuta: itsas biodibertsitatea eta espezieen eta ingurunearen arteko harremanak, kontserbazioa eta jasangarritasuna eta itsasoari lotutako giza eta kultur istorioak. Horrez gain, Debako LH 5 eta 6ko ikasleei zuzenduriko Itsaspeko Txikizikloa ere egingo da, martxoaren 17an, 10:00etan Kultur Elkartean, itsas biodibertsitatea ezagutzearen eta ozeanoak babestearen garrantzia ikasteko helburuz.