San Nikolas jaiak 2014Lasturko Jai batzordeak kaleratu berri du aurtengo San Nikolas jaiak iragartzen duen kartela. Hilaren 10ean, San Nikolas egunean hasiko dira ospakizunak eta iganderarte iraungo dute. Ohi bezala bertsolariak, herri kirolak eta dantzaldiak ez ezik lasturko zezenak ez dira falta izango. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/san-nikolas-jaiak-2014https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/san-nikolas-jaiak-2014/@@download/image/LASTURKO JAIXAK2014.jpg
San Nikolas jaiak 2014
Lasturko Jai batzordeak kaleratu berri du aurtengo San Nikolas jaiak iragartzen duen kartela. Hilaren 10ean, San Nikolas egunean hasiko dira ospakizunak eta iganderarte iraungo dute. Ohi bezala bertsolariak, herri kirolak eta dantzaldiak ez ezik lasturko zezenak ez dira falta izango.
EGITARAUA
IRAILAK 10, ASTEAZKENA (SAN NIKOLAS EGUNA)
Goizeko 11etan MEZA NAGUSIA eta ondoren, hamaiketakoa bertako trikitilariek alaiturik
Bazkaria Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta Olarte eta Lutxurdixo trikitilariekin
Arratsaldeko 5:30etan bertako gazteek eginiko HERRI KIROLAK
Ondoren, bertsolarien bigarren saioa eta ZEZENAK trikitilariek alaiturik
Jarraian, Lasturko binakako XI. PILOTA TXAPELKETAKO LEHEN FINAL ERDIAK
Gaueko 11:30etan ERROMERIA: OLARTE ETA LUTXURDIXO trikitilariekin
IRAILAK 11, OSTEGUNA (HELDUEN ETA UMEEN EGUNA)
Goizeko 10etan bailarako hildakoen aldeko MEZA
Ondoren, auzoko helduei ongi etorria eta hamaiketakoa. Segidan, bi aiton-amonei omenaldia; dantzari, bertsolari eta trikitilariek alaiturik
Jarraian, bertako gaztetxoen arteko pilota jaialdia
Arratsaldeko 5:00etan umeen arteko JOLASAK eta ANDUTZDANTZATALDEAren erakustaldia
Jarraian, ZEZENAK ETA POTTOKAK bertako trikitilariek alaiturik, ondoren buruhandiak
Arratsaldeko 8:00etan Lasturko binakako XI. PILOTA TXAPELKETAKO BIGARREN FINAL ERDIAK