Sorospen zerbitzu eraginkorra bermatzeko eskaerari ezezkoa eman diote Gipuzkoako Batzar Nagusiek

Debako udaleko osoko bilkurak onartu bezala, eskaera egin da Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain har dezan Gipuzkoako hondartzetako sorospen zerbitzua, tartean Debakoa. Joan den astean egindako bilkuran, baina, eskaerak ez du aurrera egin.

Hondartzen kudeaketa osoak gastu handia eragiten dio udalari. Hortaz, garbitasunarekin egiten den bezala, sorospen zerbitzuak ere Aldundiaren esku egotea eskatuz mozioa onartu zuen Debako osoko bilkurak gehiengoz, urrian egindako bileran. Aspalditik datorren eskaera da hau, dena den.

Debarekin batera, Mutriku, Orio, Zumaia eta Getariak egin dute aipatu eskaera. Mozioan, hondartzak egoera onean mantentzea aldarrikatzen da eta baita bertan lan egiten duten pertsonek lan-baldintza duinak izatea. Gipuzkoako Foru Aldundiari egiten zitzaion eskaera, zerbitzua bere gain hartzea zen (Bizkaian egiten den moduan) eta hori bermatu ezean, diru-laguntzak ematea. Ezezkoa eman diote eskaerari Gipuzkoako Batzar Nagusiek, EAJ eta PSEren botoekin.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
sorospen-zerbitzu-eraginkorra-bermatzeko-eskaerari-ezezkoa-eman-diote-gipuzkoako-batzar-nagusiek
Kategorizazioa