UDAL KIROL ZERBITZUAK UDA KIROLA 2014 PROGRAMA ATERA BERRI DU Urtero bezala, Debako udaleko kirol sailak uda kirola programa martxan jarri du, piraguismoa, igeriketa, xakea, surfa eta body board egiteko eskaintza zabala . Izenematea ekainararen 9an hasi zen eta turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 192 452 telefonora deitu edo turismoa@deba.net helbidean eskatu. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/udal-kirol-zerbitzuak-uda-kirola-2014-programa-atera-berri-duhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/udal-kirol-zerbitzuak-uda-kirola-2014-programa-atera-berri-du/@@download/image/portadaudakirola2014.JPG
UDAL KIROL ZERBITZUAK UDA KIROLA 2014 PROGRAMA ATERA BERRI DU
Urtero bezala, Debako udaleko kirol sailak uda kirola programa martxan jarri du, piraguismoa, igeriketa, xakea, surfa eta body board egiteko eskaintza zabala . Izenematea ekainararen 9an hasi zen eta turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 192 452 telefonora deitu edo turismoa@deba.net helbidean eskatu.
Igeriketa: Uztailak 1-11 (2005ean jaiotakoak)
Mutrikuko igerileku irekian, bidaia autobusez begiralearekin. 35€.
Piraguismoa: Ekainaren 23tik aurrera
-16 urtetik gorakoentzat: Astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 1:30h. egunean. 53€.Gutxienez 4ko taldea
-11-16 urte bitartekoentzat: Astelehenetik ostiralera, goizez, 1:30h. egunean. 33€. Gutxienez 4ko taldea
Surfa: Ekainaren 23tik aurrera
Astelehenetik ostiralera, 16 urtetik beherakoentzat, 8urtetik aurrera, 1:30h. egunean, 25€. Gutxienez 5eko taldea.
Hiru txanda egunean: 10:00etatik 11:30etara; 11:30etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30etara
Beharrezkoa da igerian jakitea.
Body Board: Ekainaren 24tik aurrera
Astelehenetik ostiralera, 16 urtetik beherakoentzat, 6 urtetik aurrera, 1:30h. egunean, 25€.
10:30etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:30etara
Beharrezkoa da igerian jakitea.
Xakea: Abuztuak 4tik 8ra, 14 urtetik beherakoentzat. 5€