Udalak Enplegu plana jarri berri du martxan
Debako Udalak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin itsasadarrean eta hondartzaren inguruetako aisialdirako guneetan birsorkuntza lanak egiteko enplegu plana martxan jarri berri du. Bi peoi kontratatuko dira datozen lau hilabetetarako. Lan eskaintza hau gizarteratzeko edota lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak babestera zuzenduta dago.