2016ko urtarrilaren 2an ospatuko da Urteberriko FeriaGoizeko 9:00etatik aurrera herriko plazak baserriko produktuez beteko dira eta kioskoan ganadu erakusketa izango da ikusgai. Goiz guztian zehar, herriko musika taldeak kalez kale ibiliko dira eta 11:30etan Debako musika eskolako dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute Aldats pilotalekuan. Eguerdiko 13:00etan feriako lehiaketetako sari banaketa egingo da Foruen plazan eta arratsaldeko 18:00etan Euskal Jolasen Idi proba saioa hasiko da. Ferian postua jarri nahi dutenek Debako turismo bulegoan izen eman beharko dute abenduaren 28a baino lehen.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/urteberriko-feria-2016https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/urteberriko-feria-2016/@@download/image/urteberrikoferia2016.jpg
2016ko urtarrilaren 2an ospatuko da Urteberriko Feria
Goizeko 9:00etatik aurrera herriko plazak baserriko produktuez beteko dira eta kioskoan ganadu erakusketa izango da ikusgai. Goiz guztian zehar, herriko musika taldeak kalez kale ibiliko dira eta 11:30etan Debako musika eskolako dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute Aldats pilotalekuan. Eguerdiko 13:00etan feriako lehiaketetako sari banaketa egingo da Foruen plazan eta arratsaldeko 18:00etan Euskal Jolasen Idi proba saioa hasiko da. Ferian postua jarri nahi dutenek Debako turismo bulegoan izen eman beharko dute abenduaren 28a baino lehen.
LEHIAKETETAKO OINARRIAK:
FRUTA ETA BARAZKI LEHIAKETA
1.- Postuak gutxienez 8 metrokoak izango dira; goizeko 9:00etarako jarri beharko dira, erakusketa 10:00ak arte izango da eta lehenago ezingo da ezer saldu. Azoka arratsaldeko 15:00etan amaituko da, eta ordu horretarako postuak jasota egongo dira.Bakoitza non jarri Udalak erabakiko du.
2.- Partehartzaileek norberak landutako barazki eta frutak aurkeztu beharko dituzte.
3.- Lehiaketak bi atal berezi izango ditu:
a)Barazkiak
b)Frutak
4.- Lehiaketarako epaimahaia Debako Udalak izendatuko du, kontuan harturik gai honetan adituak diren erakunde publiko nahiz pribatu edo jakitunen iritzia. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta horretarako honako irizpideak jarraituko dituzte:
a)Kalitatea
b)Aurkezteko era
c)Aniztasuna
Epaimahaiak sariren bat eman gabe utzi dezake
5.- Baldintzak:
a)Barazkiak: gutxienez sei barazki mota ezberdin aurkeztu beharko dira, gutxienenez bi kilo mota bakoitzeko. Aleka saltzen diren produktuak berriz, gutxienez dozena bat mota bakoitzeko.
b)Frutak: gutxienez sei fruta mota ezberdin aurkeztu beharko dira eta gutxienez bi kilo mota bakoitzeko.
6.- Lehiaketako aipaturiko baldintzak betez gero, 60 eurotako dieta banatuko zaie.
7.- Sariak:
1. goa 300 euro.
2.a 250 euro.
3.a 200 euro.
Posturik onena 150 euro.
Herriko posturik onena 150euro
GAZTA LEHIAKETA.
1.-Lehiaketan parte hartzeko gazta udaletxean aurkeztuko behar dira hamarretatik hamaikak bitartean.
2.-Partaideek 12 eurotako dieta izango dute.
3.-Sariak:
1.goa 350 euro
2.a 300 euro
3.a 250 euro
Saritu gabeko herriko lehena 200 euro
DEBA ARROAKO XIV. EZTI LEHIAKETA
1.-Lehiaketan parte hartzeko ezti gordinak eta berotu gabekoak izan beharko dira.
2.-Eztia eskualdean ekoiztua izan behar da.
3.-Partaideak bi ezti pote berdin aurkeztu behar ditu.
4.-Lehiaketan aurkeztutako eztiak norberarena izan behar du.
5.-Epaimahaikoek honako irizpideak jarraituko dituzte: