Zabaldu da Debako 'Beldur barik jarrera' ikus-entzunezko lehiaketarako izen-ematea

Beldur Barik programak 'Beldur barik jarrera' ikusentzunezko lehiaketaren 13. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak aintzat hartu, baloratu eta bultzatzea da.

Lanak azaroaren 11ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte 12-20 urte bitarteko gazteek, hiru kategoriatan sailkatuta:

· 1. kategoria: 2010 eta 2008 urteen artean jaioak (12-14 urte)

· 2. kategoria: 2007 eta 2005 urteen artean jaioak (15-17 urte)

· 3. kategoria: 2004 eta 2002 urteen artean jaioak (18-20 urte)

Pertsona eta talde bakoitzeko, gehienez, hiru proiektu aurkez daitezke. Lanek bete beharreko baldintzak oinarrietan zehazten dira; baita adin txikikoek bete beharreko eranskinak, lanen balorazioan kontuan hartuko diren irizpideak, sariak, epaimahaia, eta abar ere.

Udalerri mailako sari banaketa azaroaren 25ean (ostirala) egingo da, 17:00etan, Ispiluen Gelan.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
zabaldu-da-debako-beldur-barik-jarrera-ikus-entzunezko-lehiaketarako-izen-ematea
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.