Zergen ordainketa epeak malgutu egingo ditu Debako udalak

COVID19 birusak sortu duen egoera dela eta, Debako udalak, herritarrek ahalik eta kalterik txikiena jasan dezaten, zergen kobraketak malgutu egingo ditu, epeak luzatzen eta erraztasunak eskaintzen. Herritarrei bezala, ostalariei ere lagunduko zaie.

· IBILGAILUEN ZIRKULAZIOAREN GAINEKO ZERGA:

Espainiako Gobernuak alarma-egoera dekretatu zuenerako Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik zegoen, berez apirilaren 10ean bukatzen zen ordaintzeko epea. Baina epe hori luzatu egingo du Udalak maiatzaren 30era arte, helbideratu gabe dutenentzat. Ordainketa helbideratua dutenei apirilaren 3an egingo zaie kobraketa. 

Nolanahi ere, sortutako egoeragatik, norbaiti ezinezkoa bazaio data horretan ordaintzea, aukera izango du ordaintzeko epea ekainaren 30era arte luzatzeko, Udalari garaiz eskatuta.

· ONDASUN HIGIEZINEN ZERGA (IBIa):

Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko epea atzeratu egingo du Udalak: maiatzaren 15etik ekainaren 30era kobratu ordez, abuztuaren 1etik irailaren 15era kobratuko da.

· ZABORRAREN GAINEKO ZERGA: 

Ohiko egoeran, martxoan, ekainean, irailean eta abenduan kobratzen du Udalak zaborraren zerga, hiruhilabeteko bakoitzeko ordainketa bat egiten da, urtean guztira 4 ordainketa. Ez-ohiko egoera honetan, maiatzean, uztailean, urrian eta abenduan kobratuko da.

COVID19aren konfinamendua igaro bitartean itxita egon diren denda, taberna, jatetxe, nekazalturismo/landa-etxeetako jabeek hiruhilabeteko bat ordaintzetik salbuetsita egongo dira. Beraz, 3 ordainketa egin beharko dituzte, uztailean, urrian eta abenduan.

· TERRAZEN GAINEKO ZERGA:

Bide publikoa terrazekin okupatzeko zerga ordaintzen duten taberna eta jatetxe-jabeei urrian kobratuko zaie. Egoeragatik terraza erabili ezinik egon diren denbora ez zaie kobratuko.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
zergen-ordainketa-epeak-malgutu-egingo-ditu-debako-udalak
Kategorizazioa