Zuhatza Euskara Elkarteak sustatuta mintzodromoa egingo da abenduaren 2an

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimenez osatutako egitaraua antolatu du Zuhatza Euskara Elkarteak herrian, beste eragile batzuekin elkarlanean. Eta ekimen horien artean, aurten Mintzodromoa izeneko saioa ere egingo da, abenduaren 2an, 18:00etan Agirre Jauregiko Ispiluen gelan.

Mintzodromoak euskaraz jarduteko aukera eskaintzen du, hainbat gairen inguruan iritziak trukatzeko gunea baita. Adin eta profil ezberdineko herritarrak gonbidatu nahi dituzte saiora; euskaraz hitz egitea izango da bertan parte hartzeko baldintza bakarra. Bakoitzak duen hizkuntza maila edozein dela ere, pertsona guztiak izango dira ongi etorriak, eta aukera ezin hobea izango da euskaraz aritu eta beste herritar batzuekin harremanak sendotzeko.

Beharrezkoa izango da izena aurrez ematea. Horretarako, idatzi mezua 635 70 43 10 telefono zenbakira, azaroaren 29a baino lehen. Bukaeran, guztiontzako luntxa izango da.

Gonbidapen gutuna

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
zuhatza-euskara-elkarteak-sustatuta-mintzodromoa-egingo-da-abenduaren-2an
Kategorizazioa