Zumardiaren prozesuaren partekatze ekitaldiaren aurkezpena egingo da larunbatean

Martxoan abian jarritako partaidetza ibilbidea amaierara heltzen ari da. Hainbat atal edo fase izan ditu: partaidetza batzordearen lanketa eta deialdia, eragileekin juntadizoak, dinamizatzaile taldearen osaketa, DAGIGUN partaidetza gunearen aurkezpena, mahai-inguruak, ibilbideak, tailerrak...

Orain arte egindakoaren errepasoa, herritarrengandik jasotako balorazioen aipamena eta urte hasieran egingo den amaierako eztabaidaren aurkezpena egingo dira datorren larunbatean, abenduak 18, Aldats pilotalekuan, 19:00etan.

Bertan parte hartuko dute partaidetza batzordeko kideak, udal langileak, dinamizatzaileak, Itziar Gonzalez partaidetza prozesuaren koordinatzailea, eragileak eta herritarrak. 

Debako Udalak herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Layout
{ "766148ad-00cd-4c20-b11e-0ec9d1caf88d": { "@type": "text" }, "f7ae657d-49d0-4d6b-a24d-4359139e98f9": { "@type": "title" } }
{ "items": [ "f7ae657d-49d0-4d6b-a24d-4359139e98f9", "766148ad-00cd-4c20-b11e-0ec9d1caf88d" ] }
Ezarpenak
zumardiaren-prozesuaren-partekatze-ekitaldiaren-aurkezpena-egingo-da-larunbatean
Kategorizazioa