Debako Gaztelekua ezagutarazteko ate irekiak egin dira urriaren hasieran. Gaztelekua aisialdia baliatuz 12 eta 17 urte bitarteko nerabeak bizitzarako trebatzea jomuga duen zerbitzu publikoa, euskalduna, doakoa eta profesionala da.
Beldur Barik programak 'Beldur barik jarrera' ikusentzunezko lehiaketaren 13. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak aintzat hartu, baloratu eta bultzatzea da.
Urriaren 26an egingo da ikasturteko Irakurketa Klubaren bigarren saioa. Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala' liburua landuko da, Asier Serranok bidatuta.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XVII. Tene Mujika beka sortu dute, 6.000 euroko dirulaguntza emango duena, ondorengo oinarrien arabera:
Urriaren 7an, Iturrietamendi inguruan, bertako zuhaitzen haziak bildu dituzte Itziarko Eskolako Lehen Hezkuntzako haurrek. Ekimena azken urteotan Luzaro Eskolak, Lizarbe Guraso Elkarteak, Itziarko Auzo Udalak, Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak izan duten lankidetzaren beste urrats bat da.
2019-2023 agintaldiaren azken ikasturtean murgildu da Udala, eta Udal Gobernuak ikasturterako erronkak definitu ditu. Gilen Garcia Alkatearen esanetan, “Deba biziberritzen ari gara, etorkizunera begira jarriz, bai egindako lanen bitartez, eta baita horiek egiteko moduarekin ere. Gobernuaren jardunaren iparrorratza den Gobernu Planaren oinarri 'Etorkizuna orain' leloari jarraituta.
Ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaitu da, ohi denez udako denboraldia. 2022. urtekoaz balorazio ona egiten du Udalak. Aurreko bi urteetako murrizketak gaindituta, jendea -bertakoa nahiz kanpotik etorritakoa- gogotsu ikusi da udaz gozatzen.
Urriaren 28an, ostirala, Ostolaza Udal Liburutegia arratsaldez itxita egongo da ohiko desintsektazio lanengatik; goizez, berriz 09:00etatik 13:00etara zabalduko da.
2022. urteko azaroaren 1etik abenduaren 12ra arteko epealdian, biak barne, Ibiak edo pasabideen gaineko zergari dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da. Aurtengo urriaren 14a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2022ko azaroaren 22an.
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldiaren hirugarren edizioarekin bat egin du Debako udalbatzak, aho batez, urriaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran. Erakunde adierazpena onartu, eta aldekotasuna adierazteko taldeko argazkia ere egin dute.
Arrantzale kalean, Tren-geltokiko igarobidetik kai-muturrera iristerainoko ibai-ertz luzera osoko barandak berrituko dira. Aurreikuspena da lanak, datorren asteazkenean abiatzea, azaroak 2, eta bi astez, azaroaren 16an amaitzea.
Debako Udalak eta Heztenek 'BASTIÑUIXAN' izeneko egitasmoa eskainiko dute berriro, haur eta gurasoek elkarrekin gozatzeko, jolas eta kantu berriak ikasteko aukera izan dezaten.
Gizonen desboteretzerako bi saio antolatu ditu Udalak azaroaren 25eko egitarauaren barruan.
2020an egindako hausnarketaren ondoren, 2021eko TAO denboraldirako aparkalekuen berrantolaketa landu zuen Udalak. Harrez gero, denboraldi bakoitzaren amaieran, Udal Gobernuak balorazio ekonomiko, tekniko eta praktikoa partekatzen du Udalbatzako gainontzeko alderdiekin, eta elkarlanean ordenantza eguneratu.
2022. urteko emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren (azaroak 25) testuinguruan hainbat ekimen antolatu ditu Debako Udalak, askotariko ezaugarriak dituztenak, esaterako formazioak edota ipuin kontaketak. Aurten garrantzia berezia eman nahi izan zaio egunaren aurretik egindako proposamenean gizonek duten paperari, eta desboteretzea lantzeko formazioa emango du azaroaren 10ean eta 11n, Hiruki Larroxak. Aurrez izena eman behar da.
'S(u/a)minetik bakera' ikus-entzuneko ekitaldia antolatu du Debako Bizikidetza Batzordeak.
Azaroaren 12an eta 13an kale antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da Deban. Eusko Jaurlaritzaren 'Kale antzerkia bultzatuz' ekimenaren barruan kokatuta daude emanaldiak. Lehenengoa larunbatean izango da, 19:30ean, Turukutupa taldearen 'Rezikletas'. Igandean, 13:00etan, berriz, 'Beste aldean' antzerkia egingo dute Zanguango taldekoek.
Mendaroko adinekoen udal-ostatu zerbitzua kudeatu eta erabiltzeko Mendaro, Elgoibar, Mutriku eta Debako udalen arteko lankidetza-hitzarmena urriaren 27ko ohiko osoko bilkuran berretsi zuen Debako udalbatzak.
Azken 20 urteetan Euskal Autonomia Erkidegoan aldaketa demografiko eta sozial garrantzitsuak eman dira migrazio fluxuen ondorioz. Debako herria ez da salbuespena izan, eta pertsona etorkin atzerritarren etorrerak eragindako aldaketak nabarmenak izan dira. Debako Udalak kultura-aniztasunaren kudeaketaren aldeko apustua egin du, eta testuinguru horretan egindako diagnostikoa eta aurrera begirako planaren aurkezpena egin ditu urriaren 25ean.