Urtero moduan, 12-17 urte bitarteko gazteei elkargunerako eta aisialdirako espazio inklusiboa eskainiko die gaztelekuak, hezitzailez lagunduta eta eta ekintza sorta desberdinekin. Espazioa ezagutzeko gurasoei zuzenduriko ate ireki saioak egingo dira irailaren 24tik 26ra, 17:00-18:30 bitartean.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Euskal Herriko historia hurbila sustatzeko konpromisoa berretsi dute, beste urte batez. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioan, 6.000€tik 8.000€ra zabaldu da bekara bideratutako dirulaguntza.
ISO 14001 ingurumen-ziurtagiriarekin berritzearekin batera, erabiltzaileen iritziak batu nahi ditu Udalak, hondartzen etengabeko hobekuntza bultzatzeko.
Laguntza hauek 18 eta 25 urte bitarteko langabeentzat, erretiratuentzat edo ikasleentzat dira, betiere DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitatearen (DEBABE) beka jaso ez badute. Interesdunek Debako Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko dute eskaera, urriaren 15a baino lehen.
Debako Udalak adinekoen bizi kalitatea hobetzera bideratutako Zaintza Ekosistema proiektu berritzailea bultzatzen jarraitzen du, eta datozen hilabeteotan, urriaren 2an eta azaroaren 6an, hurrenez-hurren, bi lan saio gehiago egingo dira, etorkizuneko urratsak zehaztu eta definitzeko.
Zabor bilketari loturiko zergaren kasuan, helbideratutako ordainagiriak kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean urriaren 31n eta Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga, aldiz, azaroaren 11n bertan.
9:00-13:30 bitartean egingo da, estalitako pasealekuan eta bertako produktuak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Oraingoan parte hartuko dute: Donienek (barazkiak), Kortaberrik (barazkiak), Berbelarrek (gazta) eta Goienetxek (gazta).
Ekimen honen bitartez, kartilla moduko bat zigilatu behar da Debalai ginkanan parte hartzen duten 6 establezimendu desberdinetan egindako erosketekin. Bezeroek 400 euroko lehen sari bat eta 100 euroko lau sari irabazteko aukera izango dute eta parte hartzeko azken eguna urriaren 29a izango da.
Horretarako hegaztien eraztunketa kanpaina egin dute Artzabal zein Itziarren. Iazko saioetan, esaterako guztira 55 hegazti harrapatu eta horietatik 12 espezie desberdin eraztundu zituzten.
Eskola kirolean izena emateko interesa dutenek egun eta ordutegi desberdinak dituzte oraindik aukeran, plazak bete arte, Deban zein Itziarren Patinaiari dagokionez, oraindik badira hainbat plaza libre astelehenetan eta pilota eskolan, aldiz, ostegunetan.
Datozen egunotarako abisu hori eta laranjak ezarri dira, egun bereziki euritsu eta haizetsuak izango direlako eta horren harira, prebentzio gomendioak helarazi ditu Eusko Jaurlaritzak.
Debako Udalak joan den abuztuan, San Roke jaietan, Salvador Martinezi egindako omenaldiaren momentu hunkigarrienak jaso ditu ikus-entzunezko pieza batean, gaiteroak Debari egindako ekarpen handiaren aitortza modura. Lizarrako Gaiteroak taldeko kide gisa, Salvador Martinezen inplikazioa etengabea eta funtsezkoa izan zen Deban, bereziki Debako Erraldoien Konpartsa biziberritzen eta Debarraren Eguneko Erraldoien Alardea antolatzen.
Kudeaketa-kontratua lehiaketa publiko bidez berritu ondoren, Abilion enpresa esleipendunak bere kirol zerbitzuak eta ikastaroak Deban eskaintzen jarraituko du, herrian kirol praktika sustatzeko helburuarekin. Abilionek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, adibidez, jarduera gidatuak daude, hala nola spinning klaseak edo multifitness saioak, baita 65 urtetik gorakoentzako ikastaro bereziak, gazteei zuzendutako eskaintza edo kirol orientazio zerbitzua (KOZ).
Debako Udalak Iruñako arrotxapea auzoan gertatutako erailketa matxista gogor salatzen du eta debarrei euren gaitzespena agertzeko deia egiten die
Bide horretan, udal zerga eta tasen %5eko igoera orokorra proposatu du tokiko gobernuak, orain Udaletik eskaintzen diren zerbitzu oro mantendu eta horien kalitatea bermatzeko. Proposamen horrek udal zerbitzuen kostuen igoerari erantzuten dio, baita, bereziki, azken urteetako udal politiken ondorioei ere.
Oinarri berriek bizikidetza-unitatearen kontzeptua berdefinitzen dute eta onuradunen diru-sarrera haztatuen muga handitzen dute, Debako herritarren beharretara hobeto egokitzeko. Eskaerak azaroaren 14ra bitarte (hau barne) aurkeztu ahal izango dira, Udaleko erregistroan edo egoitza elektronikoaren bidez.
Datorren astelehenetik urriaren 21etik aurrera, DB04 (Mallabia>Deba>Ondarroa) lineak espedizio bat izango du Deban, 6: 00etan, lanegunetan, egunero Soraluzera lanera joaten diren pertsonei zerbitzua emateko. Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Garraio publikoa oinarrizko eskubideak eskuratzeko atea da, hala nola hezkuntza, osasuna, lana edo aisialdia, eta, horregatik, egunero lan egiten dugu gure zerbitzuak gure erabiltzaileek behar dutenari erantzuna eman diezaion. Horretarako, funtsezkoa da erakundeok elkarrekin lan egitea zerbitzua herritarren benetako beharretara egokitu dadin. Garraio publiko jasangarri, eroso, seguru, irisgarri eta lehiakor baten bidez bakarrik lortuko dugu Gipuzkoa hobeto kohesionatuta egotea eta sozialki justuagoa izatea, eta, horrez gain, gero eta gipuzkoar gutxiagok ibilgailu pribatua behar izatea joan-etorrietarako". Alazne Txurruka, Debako alkatea: “Lurraldebuseko zerbitzu honen egokitzapenak Debako bizilagun talde batek Udalari egindako eskaera zuzen bati erantzuten dio, eta egokitzapen hori posible izan da Udalaren eta Aldundiko Mugikortasun Sailaren arteko lankidetza estuari esker. Horrelako ekintzek mugikortasuna eta horri lotuta, herritarren ongizatea hobetzeko elkarrekin lan egiteko dugun konpromisoa berresten dute”.
Tripontziak egitasmoari hasiera emateko gaur, hilak 18, Debako Santa Maria Elizan elkartu dira parte-hartzaileak. Azaroaren 8tik abenduaren 1era egingo da Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko zortzi jatetxetan; bertako produktuekin egindako menu bereziak eskainiko dituzte 35 eurotan. Garaian garaiko eta bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta Debabarreneko establezimenduak zein ekoizleak ezagutzera ematea dira ekimen honen helburuak. Ekimenak irauten duen bitartean, doako bisita kulturalak eta gastronomikoak antolatu dira.