Tailerra Gau-Txori Elkartean egingo da, 18:30etik 21:00etara eta parte-hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea 943 19 29 33 telefonora deituz. Tailerraren helburua da kulturarteko harremanak sustatzea, horretarako herrialde ezberdinetako errezetak prestatuz eta herrialde horien ohiturak eta zaporeak ezagutuz.
Urtarrilaren 28tik apirilaren 8a bitartean sei saio praktiko eskainiko dira, parte-hartzaileei beren burua zaintzeko, autoestimua hobetzeko eta beren emozioez jabetu eta horiek partekatzeko espazio atsegin eta lagunkoia eskaintzeko helburuz. Izen ematea dagoeneko zabalik dago udeletxean bertan, 943 19 28 40 telefonora deituz edo berdintasuna@deba.eus helbidera idatziz.
Guztira 665 bonu jarriko dira salgai, eta horietako bakoitza 8 balez osatuta egongo da. Bono bakoitzaren balioa 50 eurokoa izango da, eta erosketa-prezioa, aldiz, 35 eurokoa. Bonuak abenduaren 19tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan, eta pertsona bakoitzeko bat erosi ahal izango da.
Parkea bi egunez egongo da aipatu plazan, goizez 11:30etik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etik 19:00era.
10.4 milioi euroko aurrekontuak Udalak debarren bizi-kalitatea hobetzeko duen konpromisoa indartzen du, kalitatezko zerbitzu publiko zein azpiegiturak eta hirigintza-garapen egoki eta jasangarria izango duen etorkizuneko Deba eraikitzearen aldeko apustua eginez. Alazne Txurruka, Debako alkatea: Aurrekontu hau onartzea urrats garrantzitsua da gure udalerriaren etorkizunerako. Gure plangintzaren erdigunean pertsonak jarri ditugu, debarren bizi-kalitatea hobetzen duten eta Debaren etorkizuna indartzen duten proiektuekin.
Ikastaro berrien artean daude Fitness Lasaia 80+, muga fisiko edo kognitiboak dituzten adinekoentzako programa inklusiboa, eta K-Stretch, malgutasuna eta oreka muskularra hobetzeko diseinatutako jarduera posturaleko ikastaroa. Ekipamendu berrien artean, halaber, fitness makinak, K-Stretch hamakak edota Club-bell egongo dira. Ordutegi aldetik, aurrerantzean astelehenetik ostiralera orduerdi lehenago zabalduko ditu ateak kiroldegiak, hau da, goizeko 8:30ean.
Bihar, abenduak 24, 11:45etik 13:15era, Olentzero eta Mari Domingi Debako kaleetan zehar ibiliko dira, Zuhatzako taldearekin eta Udal Musika eta Dantza Eskolako gazteekin batera, Gabon giroari bidea emanez.
Akordio hau aitzindaria da Deban eta horri esker, aurrerantzean, herriko bi farmazietan Dosifikazio Sistema Pertsonalizatuak (DSP) prestatzeko zerbitzua eskainiko da, baita tratamendu farmazeutikoen berrikuspena eta jarraipen zehatza ere. Hitzarmenaren helburua da etxez etxeko laguntza jasotzen duten edo gizarte-harrera zentroetan bizi diren pertsonen tratamendu farmazeutikoen segurtasuna eta eraginkortasuna areagotzea da.
Gaurtik hasita errege bezpera bitartean, Agirre Jauregiko erakusketa gelan ikusgai egongo da Gorka Alonso eta Idoia Ortegaren erraldoi-txikien bilduma, 300 erraldoi baino gehiagoz osatua. Eraskusketa zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 bitartean eta larunbat eta igandeetan 12:00-14:00 bitartean.
Oinarrietan jasotako aldaketa nagusien artean, dirulaguntzak estaltzen duen epealdia nabarmentzen da, izan ere, aurrerantzean, urte naturala hartuko baita oinarritzat; bestalde, balorazio-irizpide berriak ere jasotzen dira, hala nola berdintasunarekiko konpromisoa, dibertsitate funtzionala edo haur-kirola, besteak beste. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik, eta deialdiari buruzko informazio guztia Udalaren webgunean dago eskuragarri.
Goizeko 09:30etik aurrera herriko puntu desberdinetan salgai izango dira bertako produktu desberdinak; horrez gain ganadu erakusketa edota fruta, barazki, ezti eta gazta sariketak ere egingo dira, guztia, musika eta dantza emanaldiz girotuta. Azokaren helburua da, hain zuzen, baserriko produktuen salmenta zein kontsumoa bultzatzea, horretarako erakusketa eta lehiaketa desberdinak eginez.
Helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira automatikoki 2025eko otsailaren 3an, eta helbideratu gabekoen kasuan, erakunde laguntzaileen bitartez ordaindu beharko da, adierazitako eguna baino lehen.
Datorren urtarrilaren 14an eta 16an, ikusgai izango da Pleno Aretoan Euskararen Plan Estrategikoa aurkezteko sortutako materiala eta Planaren inguruko xehetasunak azaltzeko erakusketa gidatuak eskainiko dira, lehena euskaraz eta hilaren 16an, gazteleraz.
Datozen egunotarako abisu hori eta laranjak ezarri dira, egun bereziki haizetsuak izango direlako eta horren harira, prebentzio gomendioak helarazi ditu Eusko Jaurlaritzak.
Debako Udalak Barakaldon gertatutako erailketa matxista gogor salatzen du eta debarrei euren gaitzespena agertzeko deia egiten die.
Urtarrilaren 28tik apirilaren 8ra sei saio praktiko eskainiko dira, autozaintza, autoestimua eta emozioak lantzeko espazio atsegina eta lagunkoia eskaintzeko helburuz. Izen-ematea zabalik jarraitzen du Udaletxean, 943 19 28 40 telefonora deituz edo berdintasuna@deba.eus helbidera idatziz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Itziar-Deba industrialderako sarbidea hobetzeko egin dituen lanek eragin zuzena izan dute inguruko enpresen lehiakortasunean, egindako kontsultaren arabera.
Egitarauak sukaldaritzako tailerrak, "Gaztekirol" bezalako kirol jarduerak, futbol- eta dardo-txapelketak, filmen proiekzioak, karaokea, Laser Tag-a eta mural kolektibo bat sortzeko sormen jardunaldiak biltzen ditu. Ohiko ordutegia asteartetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara da, eta ostiraletik igandera 17:00etatik 20:30era.