Tailerra Ozio-Bide gunean egingo da astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara, apirilaren 29tik ekainaren 3ra. Interesdunek Debako Turismo Bulegoan eman dezakete izena edo 943 19 24 52 telefonora deituz.
Lehiaketak honek Deba zein inguruko herrialdeak zeharkatuko ditu 80 kilometro baino gehiagoko ibilbidean. Lasterketak ibilgailuen zirkulazioari eragingo dio hirigunean eta hainbat garajeetarako sarbideetan.
Iaz Deban egin ziren errenta aitorpenen ia heren bat euskaraz egin ziren eta datozen urteei begira zifra hori handitzen jarraitzeko 2024ko errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin die Debako Udalak herritarrei. Gipuzkoan apirilaren 1etik aurrera ekingo zaio kanpainari.
Tailerrak, kirola, topaketak eta sormen-jarduerak Debako gazteek hilabete osoz gozatu dezaten, sukaldaritza, gaztekirola, paintball, ibilaldiak edo lasertag bezalako ekintzekin. Era berean, zabalik dago jada aurtengo Udaberriko Oporraldirako izen-ematea eta interesdunek Gaztelekuan bertan eman dezakete izena, apirilaren 6a bitarte.
Etenak bi erreietan izango du eragina, eta gaurko 16:30etik aurrera egogo da itxita, egoera bere onera etorri bitartean.
2025eko lehen hiruhileko helbideratutako ordainagiriak kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean apirilaren 25ean.
Ekainera bitartean, musika, zinema, literatura, antzerkia, dantza eta kirola nagusi izango dira herrian, adin guztietarako antolatutako eskaintza zabalarekin.
Saioa apirilaren 10ean izango da Kultur Elkartean, Mireia Centeno adituaren eskutik. Hitzaldiaren helburua da familian elikadurarekiko jarrera arduratsuak sustatzeko gako praktikoak eskaintzea.
Zerbitzu hori Santiago eta Lapari hondartzetan emango da, bertako erabiltzaileen segurtasuna hobetu eta kalitatezko arreta-zerbitzua eskaintzeko. Kontratuak urtebeteko iraupena izango du eta interesa duten pertsona edota enpresek apirilaren 30a bitarte izango dute beren proposamenak telematikoki aurkezteko, kontratazio plataformaren bitartez.
9:00-13:30 bitartean egingo da, estalitako pasealekuan eta bertako produktuak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Oraingoan parte hartuko dute: Donienek (barazkiak), Kortaberrik (barazkiak), Berbelarrek (gazta) eta Zampanok (artisau garagardoa).
Asteburu honetan, larunbatean, informazio-karpa jarriko da, herritarrek txartel marroiaren erabilerari buruzko azalpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, apirilak 8, 9 eta 12 udaletxeko sarrera nagusian eta apirilak 10 eta 11 Kalebarreneko lokalean (Itziar) kokatutako informazio-bulegoak egongo dira zabalik, oraindik txartel marroia jaso ez dutenek bertan eskuratu ahal izateko.
Tokiko Energia Komunitatea (TEK) sortzeko Udalak atzo egindako hirugarren saio parte-hartzailean, udalaren energia-estrategian sakondu eta energia-komunitatearen 3. eredua bat aurkeztu zen, EDINOR eredua. Datozen hilabeteei begira, tokiko energia-komunitate bat edo gehiago sortzeko lanean jarraituko du Udalak, horretarako udal webgunean proiektuari buruzko informazio zehatza emanez eta komunitateak eratzeko beharrezkoak diren urratsak erraztuz.
Lehenengoa Gaztetxearen inguruan kokatu da, eta bestea Itziarko jaitsieran, hilerri zaharra baino lehen. Radar hauek ez dute isunik jarriko; aitzitik, abiaduraren berri emango die gidariei denbora errealean, udalerri barruan zirkulazio-abiadura murrizten lagunduz.
Bizikletaz Adinik Ez (BAE) 2017an Gipuzkoan sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta helburua du adinekoen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, boluntarioek gidatutako triziklo-ibilaldien bidez. Apirilaren 10ean, “Bizikletaz Adinik Ez” elkartea Deban izango da eta eguneko zentroko 5 erabiltzailek triziklo-ibilaldi batez disfrutatzeko aukera izango dute 11:00etatik aurrera.
Ikastaroa apirilaren 28tik ekainaren 15era bitartean eskainiko da eta kirola, ikaskuntza, gozamena eta itsasoarekiko lotura uztartzen ditu, ikuspegi feministatik autonomia eta elkartasuna sustatuz. Interesdunek apirilaren 7tik 23ra bitartean eman dezaketa izena Debako Turismo Bulegoan, 943 19 24 52 deituz edo turismoa@deba.eus helbidera idatziz.
Apirilaren 12an, larunbata, 17:30etatik aurrera, haur, gazte zein helduek, liburuak eta irudimena batzen dituen Markeliñe konpainiaren emanaldiaz gozatu ahal izango dute Foruen Plazan. Euria egingo balu, antzezlana Aldats pilotalekura lekualdatuko da.
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 9ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, online zein aurrez-aurre. Horrez gain, apirilaren 28an ate irekien jardunaldia egingo da haurreskolako instalazioak eta hezkuntza-proiektua ezagutzeko.
139 kilometroko ibilbideak itsasoa eta barnealdea lotuko ditu, Debabarrena, Debagoiena, Goierri eta Urola zeharkatuz. Izena emateko epea apirilaren 26ra arte dago zabalik, esteka honen bidez.