Herriko ekintzaileei zuzenduta, ‘Deba Ekinean’ ekimenak ekintzailetza eta enpresa berrien sorrera sustatzea du helburu. Tailerra doakoa da eta aurrez izena eman behar da ekintzaile@debegesa.eus helbidera idazita edo 943 82 01 10 telefonora deituta.
Urtarrilaren 28an, Debako Udalak udalerriko dominio publikodun landabideen inbentarioa behin-behinean onartu zuen. Txostena Sendo enpresak egin du eta erakusketa publikoa egingo da hiru hilabetez, hau da maiatzaren 9a arte.
Denis Itxaso, Kultura eta Kiroletako Diputatuak eta Pedro Mª Bengoetxea Debako alkateak bilera izan zuten atzo, bertako kirol eta kultur azpiegiturei buruz hitz egiteko. Bileraren ondoren, Aldundiaren laguntzaz berritu den udal polikiroldegia eta agerretxeko arte eskolako eraikina bisitatu dute.
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko eguna ospatuko da. Debako Udalak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko Eudelek eta EH bilduk aurkeztutako adierazpen sendoak onartu zituen atzoko bilkuran. Egun honen harira Udalak antolatutako jarduerak martxoaren 4an hasiko dira.
Larunbatetik aurrera, Geoparkeak bisita gidatuen programa jarriko du abian eta martxoan eta apirilean astebururo hainbat proposamen eskainiko ditu. Erreserbak egin daitezke jada www.geoparkea.com webgunearen bitartez. Era berean, Geoparkeak bere geoturismo eskaintza SEVATUR azokan aurkeztuko du, martxoaren 4tik 6ra, Donostiako Kursaal jauregian.
Euskadiko Liburutegi Digitala, eLiburutegia, Eusko Jaurlaritzak sortu eta abian jarritako liburu digitalen mailegurako zerbitzua da. eLiburutegiaren erabiltzaileek aldi berean hiru liburu ere har ditzakete maileguan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. eLiburutegiaren plataforma Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen erabiltzaile guztiei irekia dago.
Debako Udalbatzak atzo behin behinekoz onartu zuen 2016rako aurrekontua, guztira 7.428.780 euro, 2015ean baino % 5,14 gehiago. Aurrekontu espedientea herritarrentzat aztergai dago udaletxeko idazkaritzan, Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu eta 15 lanegunetako epean inolako erreklamaziorik ez bada aurrekontua behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Juantxo Agirre idazkari nagusiak eta Geoparkeko presidente eta Mutrikuko alkate Jose Angel Lizardik sinatu dute hitzarmena. Herritar orori zabalik dagoen zientzia atari honen inguruko formazio saioak eskainiko ditu Geoparkeak Deban, Mutrikun eta Zumaian.
Debako Udalak turismo alorreko langileei Anfitrionesen Cultura del Detalle proiektuaren berri eman nahi die eta formakuntza plan honen baitan antolatu diren ikastaro berrietan parte hartzera animatu nahi ditu, bai eta Eusko Jaurlaritzak sektore turistikoarentzat antolatu dituen Barnetegi teknologiko berrietan ere. Era berean, herriko establezimendu guztiei galdetegi bat bidaliko zaie sektorearen prestakuntza-beharrak identifikatu asmoz.
Nazioarte mailako lehen bilera da UNESCOren Munduko Geoparkeen programaren izendapena jaso ondoren. Larunbatera bitarte, Euskal Kostaldeko Geoparkea geokontserbazio eta geoturismoaren epizentro bihurtuko da Europan. Europako Geoparkeen Sarea osatzen duten 69 geoparkeetako ordezkariak, UNESCOko goi ordezkariak eta nazioarteko adituak bilduko ditu. Irekiera ekitaldian izan dira Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Markel Olano, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi, eta Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietako alkateak. Arratsaldean, batzarrean bildutakoek Donostiara egingo dute bisita; Eneko Goia alkateak harrera egingo die Udaletxean, 18:00etan.
Aurreko astean, Ondarruko San Inazio kalean bizi diren 176 familiek beraien etxeak utzi behar izan zituzten. Familia hauek daukaten etxebizitza beharrari erantzuna eman ahal izateko, bizitzeko moduan dauden etxeak behar dira eta Debako Udalak ere jabetzan etxerik libre izanez gero Alokabideren eskuetan uzteko deia egin nahi du.
Debabarreneko Mankomunitateak hiri hondakinen zerbitzurako bi ofizial gidari eta bi peoi espezialista kontratatzeko deialdia eta oinarriak onartu ditu. Plaza hauek oposizio-lehiaketa irekiaren bitartez hornituko ditu, aldi baterako interinitatea lan-kontratuaren modalitatepean.
2016 Bidea egitasmoa martxan da jada eta bigarren etapari ekingo dio igande honetan, apirilaren 3an. Zarauztik Debarako etapan ere hainbat ekintza kulturaletan parte hartzeko aukera izango dugu; txakolinari eta Flyschari buruzko hitzaldi interesgarrietan eta Debako Andra Mari Elizako klaustroan ospatuko den Arte Azokan, hain zuzen ere. Ibilbidean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea 2016bidea.dss2016.eu webgunean edo Debako Turismo Bulegoan.
Enplegu anezka honek 25 gazte langabetu hartuko ditu, 18 urtetik 29 urtera bitartekoak gizonen kasuan eta 34 urte artekoak emakumeen kasuan. Izen-emate epea apirilaren 7an amaituko da eta datorren asteartean, hilak 5, 10:00etan, informazio saioa egingo da.
Haurrak hegaztien mundura murgiltzeko asmoz, txorientzako habia kutxak eraikitzeko bi tailer antolatu ditu Euskal Kostaldeko Geoparkeak; apirilaren 8an Deban egingo da eta apirilaren 9an Zumaian.
Datorren asteburuan marea biziak izango ditugu gure kostaldean. Hori dela eta, itsasbehera aprobetxatuz, Geoparkeak marearteko zabalgunera lau bisita gidatu eskainiko ditu asteburuan, Deban eta Zumaian. Erreserbak geoparkea.com webgunearen bitartez egin daitezke.
Udal Kiroldegiak Areto Bizikleta Birtualaren zerbitzua jarriko du martxan. Aurkezpena ostiral honetan, apirilaren 8an, izango da arratsaldeko 18:30ean. Plazak mugatuak dira eta asistentzia baieztatzea beharrezkoa izango da.
Zabalik da Arte Eskolak udararako antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Ekainean, litografiako bi hastapen ikastaro emango dira Eskolan eta uztailan zehar hainbat tailerretan parte hartzeko aukera eskainiko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 19 18 04 telefonora edo sartu www.debarte.net web orrira.
GI-638 errepidea hobetzeko eta Deba eta Mutriku artean oinezkoen pasabidea egiteko proiektua konkurtsora atera da. Eraikuntza proiektua errepide zati honetarako da: 1,200 eta 3,600 kilometro puntuen tarterako. Interesatuek proposamenak aurkezteko duten azken eguna maiatzaren 5a da.
Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII. Konferentzia gaur hasi eta ostirala bitartean egingo da Bilbon, “Ekintza eraldatzailea: Europarentzako potentziala” goiburupean. Biltzarraren baitan, bihar osteguna zenbait bisita eta lan-tailer egingo dira; horietako bat Euskal Kostaldeko Geoparkean.