Orotariko publikoarentzat egokia den kontzertu didaktiko eta elkarreragile honetan, musika, fantasia eta birziklatutako instrumentu bitxi mordo bat bitarteko direla, “asmatutako musikari buruzko asmatutako historia bat” kontatzen da, kultur nahiz umorezko ukitu txundigarriekin.
Kaleko margo sariketa iraileko bigarren larunbaterako aurreikusten du Udalak, urtero bezalaxe. XLIX. edizio hau ere Haitz-haundi elkarte artistikoaren eta Cardenas fundazioaren laguntzarekin antolatu du. Hitzordu honek Debako udalerriaren esentzia euren lanetan jasoko duten hainbat herritako artistak bilduko ditu.
Iazko arrakastaren ondoren, aurtengo abuztuan ere ikaragarrizko tonbola antolatu du herriko Caritas elkarteak. Boleto guztiak saldu ondoren, banatu gabeko sariekin azken zozketa egin zuten atzo, abuztuaren 24an.
Zozketa bereziko hainbat sari jaso gabe gelditu dira; beraz, datorren aste honetan ordezko zenbakien jabeek hartu ahal izango dituzte banatu gabeko sariak.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XIII. Tene Mujika beka sortu dute; 6.000 euroko diru-laguntza emango duena.
XLIX. Kaleko margo sariketa ospatu du gaur Udalak, Haitz-haundi elkarte artistikoaren eta Cardenas fundazioaren laguntzarekin. Debako txoko ezberdinak islatzen dituzten 22 artelan aurkeztu dira lehiaketara eta 8 izan dira sarituak. Lanak ikusgai eta salgai egongo dira irailaren 9tik 16ra bitartean.
Mogel eta Zubi guraso elkarteekin batera, Debako Udalak aisialdi eskaintza zabala antolatu du aurtengo ikasturterako ere. Euskaran oinarrituta, hainbat kultur jarduera proposatzen dira; hala nola, antzerkia, argazkigintza, sukaldaritza, animazioa eta ordenagailu bidezko musika sormena. Izen-ematea zabalik da irailaren 20ra arte.
Oinezkoentzako behin-behineko igarobidea azaroaren erdialdean instalatuko dute.
Datorren igandean, irailak 23, "Una mujer fantástica" filma proiektatuko dute Kultur Elkartean. Proiekzioaren ondoren, Latinoamerikako LGTBI kolektiboaren errealitatearen inguruan hitz egiteko mahai ingurua egingo da.
Esku artean dugu jada Euskal Jaia irgarriko duen kartela! Zuhatza Euskara Elkarteak eta Debako Udalak denon gustukoa izatea espero duten egitarau zabala prestatu dute iraileko azken larunbaterako: musika, dantzak, taloak, erromeria, bazkari herrikoia eta dagoeneko aski ezaguna den marmitako lehiaketa.
Pasa den ikasturtean euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarren artean dirulaguntzak banatuko ditu Udalak. Laguntza jasotzeko hainbat baldintza bete beharko ditu eskatzaileak eta beharrezkoak diren agiri guztiak 2018ko urriaren 13ra bitartean entregatu beharko ditu udaletxeko harrera bulegoan.
Herritarrengana gerturatu eta partaidetza sustatzeko helburuarekin, Debako Udalak "Esan Udalari" ataria jarri du martxan.
Pasa den osteguneko osoko bilkuran Gipuzkoako udal guztietan aurkezten ari diren adierazpen bateratua onartu zuten, euskararen erabilera indartzeko udazken honetan egingo den "Euskaraldia" izeneko egitasmoa babesteko.
Hitzordua, igandean, goizeko 10:00etan, Itziarko Zelaitxikin izango da (Deba). Parte hartzea doakoa da, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute ingurumena@geoparkea.com helbidera mezua bidaliz.
Aitzuri abesbatzak proposatuta, ABAO-k udalentzat duen eskaintzan sartuko da Debako Udala, eta debarrok 2018-2019 denboraldiko zenbait ikuskizunetarako sarrerak prezio berezietan (59€tan) erosi ahal izango ditugu.
Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko Beldur Barik lehiaketa martxan da. Programa hau urtero egiten da gazteekin indarkeria matxista prebenitzeko asmoarekin. Aurtengo edizioko leloa "Beldur barik jarrera partekatu" izango da, sare sozialei erreferentzia eginez, kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa zabaltzeko.
Enpleguaren egoera hobera egin du eta Debako langabetuen kopurura %28 gutxitu da azken urtean. Debegesak egindako Debabarreneko enpleguaren egoera txostenaren arabera 169 debar langabetu zeuden erregitratuta Lanbiden 2018ko abuztuan, 103 emakumezkoak eta 66 gizonezkoak, 2017an baino 67 langabetu gutxiago alegia.
Debabarreneko Mankomunitateak, Ecovidriokin batera, beirazko ontzien gaikako bilketaren aldeko sentsibilizazio kanpaina garatuko du, jasotako beira kopurua eta jasotako beiraren kalitatea gehitzeko asmoz.
Ikastaroa azaroaren 6tik 15era eskainiko da eta doakoa izango da. Geoparkean gidari lanetan ari direnei edo etorkizunean gidari lanetan jarduteko interesa dutenei dago zuzenduta.
Animadeba Gortina Lehiaketako oinarriak argitaratu dira. IX. edizio honetako lan saritua 2019ko Animadeba animazio jaialdia iragartzeko erabiliko da. Partaideak unibertsitatean edo animazio eskolaren batean matrikulatuta egon beharko dira, eta lanak 2018ko abenduaren 17a baino lehen entregatu beharko dira.