“Zuhurtziaz jokatu nahi dugulako Artzabaleko hilerri berriko obrak behin behinean gelditzeko agindua eman nuen atzo”, esan du Gilen Garcia Debako alkateak gaur egin duen agerraldian. Itziar Irizar alkateordearekin egin du agerraldia, Ingurumen Fiskaltzak hilerri berriaren obren inguruan egindako salaketaren berri emateko.
Ingurumen Fiskaltzak Debako udaleko zortzi langileren kontra jarritako salaketak hilerri berriaren lanen inguruan eragindako egoera aztertzeko urgentziazko plenoa deitu du udal gobernuak.
Jose Mari Irusta debarra naziek erail zuten orain dela 75 urte. Hori aintzat hartuta, Debako Udalak, Itziarko Auzo Udalarekin eta Amycal Matahusen eta La Ilusion elkarteekin elkarlanean, hainbat ekimen egin ditu egun hauetan.
Hilerriko lanak behin behinean gelditzea eta kontratuaren etetea onartzea, hala badagokio. Hori zen eztabaidatzeko puntu bakarra azaroaren 18ko ez-ohiko osoko bilkuran. Debarren Ahotsaren eta EAJ-PNVren botoekin obrekin jarraitzea erabaki zuen plenoak, EH Bildu, aitzitik, obrak behin behinean etetea mantentzearen alde agertu zen.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatuko da azaroaren 25ean. Deban, herritarren sentsibilizazioa lantzeko hainbat ekimen antolatu dira. Izan ere, “pertsonen arteko berdintasuna gauza dadin, beharrezkoa da edukizko lanketa egitea, emakumeenganako jarrera desegokiak gainditze aldera”, Itziar Irizar alkate orde eta politika feministetako zinegotziaren arabera.
Udaletxeko pleno aretoan aurkeztu du Debako gobernu taldeak legegintzaldirako gobernu plana. Bertan bildutako herritarren eta eragileen ordezkarien aurrean egin dute 100 neurri zehatzez osatutako planaren aurkezpena. Izan ere, “herritarrak erdigunean jarri nahi ditu gobernu talde honek eta prozesu osoan zehar izan dira presente. Bai neurriak pentsatzerako orduan, bai proposamenak jasotzerakoan eta noski egindako lana aurkezteko orduan ere”, Gilen Garcia alkatearen esanetan.
Debako Udala, Emakunderen babesarekin, emakume eta gizonen arteko I. berdintasun plana ebaluatzen eta II. berdintasun plana egiten ari da. Une honetan, herritarrei ekarpenak egin ditzaten proposamena luzatu nahi die.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Debako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko doako tailerra antolatu du.
Joan den ostegunean aurkeztu zuen Debako gobernu taldeak datozen lau urteotan bere jarduna ardaztuko duen gobernu plana.
Aho batez onartu du udalbatzak Euskararen Eguneko adierazpena, hilaren 28an egin den osoko bilkuran. Abuztuaren 17a tokian tokiko jai eguna izatea ere adostu dute, San Roke eguna igandea izango baita 2020an. Emakumeekiko indarkeriaren aurkako adierazpena eta Bolivian ematen ari den estatu kolpea salatzeko adierazpena ere onartu dira.
21 talde izan dira guztira, eta horietako lauren artean jokatuko dute finala: Debako Martintxo Arrantzale, Eibarko Ginkanklinak eta Soraluzeko Soragarriak zuzenean sailkatu dira finalera. Laugarren taldea finalean bertan erabakiko da, Debako Sonakai eta Eibarko CD Urki taldeak berdinduta geratu baitira lehen fasean.
Atzo jokatu zen, Eibarko Coliseoan, Debabarreneko Euskararen Ginkanaren finala. Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa honetan, Debabarreneko 21 ikastetxe edo taldek hartu dute parte. Internet bidez burutu dituzte probak lehenengo fasean eta fase horretan puntu gehien lortu duten 4 taldeak pasa dira finalera. Debari dagokionez, Martintxo Arrantzale taldea zuzenean sailkatu zen. Sonakay taldea, berriz, Eibarko Urkirekin iritsi zen berdinduta, 4. postura.
Azken hilabeteotan organikoa ez den hondakin kopuru handia (ezegokiak deiturikoak) agertzen ari da edukiontzi marroietan. Honek, gainontzeko bizilagunek egindako ahalegina zapuztu egiten du, izan ere, herriko edukiontzi marroietan dauden hondakin guztiak kamioi berean husten dira.
Debako udaleko osoko bilkurak onartu bezala, eskaera egin da Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain har dezan Gipuzkoako hondartzetako sorospen zerbitzua, tartean Debakoa. Joan den astean egindako bilkuran, baina, eskaerak ez du aurrera egin.
Euskaraldiaren edizio berrirako lanean hasteko ordua heldu dela jakinarazi du Debako Euskaraldiko talde motorrak eta horretarako herri batzordea aktibatzea ezinbestekoa dela gaineratu du. Kike Amonarrizek joan den ostiralean emandako hitzaldian esan bezala, “herritarrok egingo dugu (erakundeen laguntzarekin, hori bai) edo ez dugu egingo”.
Gobernuan sei hilabete beteko ditu aurki Debako gobernu taldeak. Hori aintzat hartuta eta urtea amaitzear dela, herritarrekiko informaziorako duen konpromisoari eutsiz, balorazioa egin eta aurkeztu du gaur. Gilen Garcia alkatearekin batera, Itziar Irizar eta Aritz Larrañaga alkate ordeek parte hartu dute udaletxean egindako prentsaurrekoan.
Abenduko, eta hortaz, urteko azken udalbatzaren ohiko bilkura hilaren 19 egingo da, ostegunez, 19:00etan, Udaletxeko batzar aretoan.
Abenduko ohiko osoko bilkuran gehiengo osoz onartu da gizarte larrialdiko egoerak artatzeko Elgoibarren dagoen harrera Etxebizitzaren kontratua sinatzea. Aipatu etxebizitzaren erabilera Deba Kostako gizarte zerbitzuen eremua osatzen duten udalerri guztien (Elgoibar, Mutriku, Mendaro eta Deba) artean kudeatu eta koordinatuko da. Ondorioz, debarrek aukera izango dute berau erabiltzeko hala behar izatekotan.
Artzabaleko hilerri berriaren obrari lotutako bi auzi zabalik egon dira orain arte: Uraren Euskal Agentziari lotutakoa bat eta bestea, Eibarko epaitegian Ingurumen Fiskaltzak zabaldutakoa.
Debako hondartzan udako denboraldian beren zerbitzuak eskaini nahi dituzten surf eskolek urtarrilaren 31 bitarteko epea dute eskabidea aurkezteko.