Atzo (maiatzak 28) egin zuen Debako udaleko udalbatzak maiatzeko ohiko osoko bilkura. Gai ordenan jasotako gai guztiak gehiengo osoz onartu ziren. Aitzitik, azken orduan Gipuzkoako foru funtsa murriztu izana eta hau egiteko modua salatzeko aurkeztutako mozioak aldeko 10 bozka (EH Bildu eta Debarren Ahotsa) eta kontrako hiru (EAJ-PNV) jaso zituen. Osasun alarma hasi aurretik modu presentzialean egin zen lehen osoko bilkura izan da, nahiz eta ateak itxita, publikorik gabe egin.
Egoera berezi honetan, Debako udalak, egoera ekonomikoak ahalbidetzen dion neurrian, kultura sustatzeko eta ekimenak bultzatzeko apustuari eutsiko dio. Hau honela, atzoko udalbatzan gehiengo osoz onartu ziren XV. Tene Mujika bekarako oinarriak eta aurrekontua. Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberastea du helburu aipatu bekak, Debako udalak Elkar argitaletxearekin batera lantzen duena.
Udako sasoian Debako udalerrian ezarriko den TAO sistema indarrean egongo da ekainaren 1etik irailaren 15era, honako ezaugarriekin:
Martxoaren erdialdean COVID-19ak eragindako osasun alarma indarrean jarri zen unean, merkataritza, ostalaritza eta negozio txikietan lanean ari zirenek (oinarrizko zerbitzu gisa izendatu zirenak salbu) bat batean euren jarduna eten behar izan zuten, halabeharrez. Denborak aurrera egin ahala, osasun krisia zena krisi sozial eta ekonomiko ere bihurtu zen.
Bizitzen ari garen pandemia egoerak are ageriago utzi ditu jada egoera zaurgarrian bizi ziren herritarren gabezia eta beharrak. Hori aintzat hartuta, ekimen desberdinak bideratu dira hilabeteotan eta aurrera begira ere lanean ari da udala ildo horretan.
Astebururako zabalik egongo dira Elorriaga eta Uzkangaberri aisialdi-guneak. Bi kasuetan, baimendutako aparkalekuak zabalik egongo dira, aitzitik, hesiak jarriko dira, eta beraz, ezingo dira erabili bestela erabiltzen diren baimendu gabeko aparkatzeko lekuak. Komunak ere itxita egongo dira. Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak herritarrei dei egiten diete ingurunea zain dezaten, guneak zainduz eta bertan zaborrak ez uzten.
Aurtengo ikasturtean ekoizpen eta kontsumo jasangarriaren gaia landu dute Debabarreneko ikasleek, tartean Luzaro eta Mendatako ikasleek, Eskolako Agenda 21 programaren baitan.
COVID-19ak eraginda bizi dugun egoeraren ondorioz, ezin izango dira udako hainbat festa egin, Deban bezala, beste hainbat herritan. Horregatik, San Rokeak bertan behera utzi behar izan dira, besteak beste. Hala ere, ahal den neurrian eutsi egingo dio Udalak kultura eskaintzari, eta horregatik, Tene Mujika bekaren deialdia egin da, Iturriondoan ospatuko da...
Debako Udal Musika eta Dantza Eskolako 2020-21 ikasturterako izen-emate epea ekainaren 19ra arte egongo da zabalik. Lehentasuna, online edo telefono bidezko matrikulazioari emango zaio. Bizi dugun egoera aintzat hartuta, Debako udalak erabaki du matrikuletan %50eko deskontua egitea.
Bilera egin da aste honetan hezkuntza-zaintza sarea antolatzeko. Aurtengo udan urtero egin diren udalekuak antolatzeko aukerarik izan ez arren, behar handiena duten haur eta gazteei laguntzeko asmoz, Debako udala hezkuntza zaintza sarea antolatzen ari da.
Gilen Garcia Debako alkatearekin batera agerraldia egin dute Arantza Egañak, Itziarko auzo alkateak, Itziar Irizarrek EH Bilduren izenean eta Pedro Bengoetxeak Debarren Ahotsaren izenean, Deba-Itziar Biziberritzeko Plan Integrala aurkezteko. Osasun krisi bezala hasi zena, krisialdi ekonomiko eta soziala ere bihurtu da, krisialdi orokorra. Horregatik, honek utziko dituen ondorio negatiboei aurre egiteko plana ere integrala izango da. Plana elkarlanean osatu du udal gobernuak, udalbatzako alderdiekin, Auzo Udalarekin eta herriko eragileekin.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan mahaikideen zozketa egin da ekainaren 15ean.
6tik 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako eskaintza da. COVID-19aren eraginez 2020ko uda kiroleko eskaintza egokitu egin behar izan du Debako udalak eta aurten hiru kirol aukera eskainiko dira: surfa, body board eta arraun surfa.
Deba-Itziar Biziberritzeko Planaren aurkezpena egin zenean, finantzazioa aipatzerakoan, milioi bat baino gehiagoko inbertsioa egin zela esaten zen. Aitzitik ez da zuzena hori inbertsio gisa izendatzea. Kopuru hori, bertara bideratutako hiru diru-partiden baturak ematen du: aurrekontua doitzeko egindako murrizketak, COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko gehitutako diru-partidak eta herritarrei salbuetsitako diru partidak.
Uztailaren 1ean hasiko da Deban hondartza denboraldia, Gipuzkoako gainontzeko hondartzetan bezala. Zaintza-ordutegia 11etatik 19etara izango da. Hori prestatzen aritu da Debako udala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren hondartzen mahaian eta baita Deban bertan eragileekin osatutako mahaian ere. “Hondartza dinamikoaren kontzeptua lantzen aritu gara eta Debako Santiago hondartza horrelakoa izatea nahi dugu”, Antxoka Elorza ingurumen zinegotziaren arabera.
Bizitzen ari garen egoera dela eta, hainbat festa eta ekimen ezingo dira ospatu aurten, baina Debako udalaren nahia da azken urteotan abiatutako euskal kulturaren transmisioaren lanarekin jarraitzea. Horregatik, baldintza bereziak hartuta bada ere, Iturri Ondoan ekimena egingo da, uztailaren 3tik abuztuaren 7ra, Euskal Jolas frontoian. Ostiraletan, 22:00etan, ikuskizun bana egongo da.
Osasun alarma egoerari amaiera eman zitzaion ekainaren 19an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ordutik aurrera, Debako udalak eten egin ditu, momentuz (ez genuke nahi, baina egoerak okerrera egingo balu, berriz jarriko litzateke martxan) alarma egoerak iraun bitartean indarrean egon diren hainbat zerbitzu eta ekimen. Horietako bat beharra zuten herritarrei laguntza emateko helburuarekin sortu zen zaintza sare solidarioa da. Debako udalak eta Itziarko Auzo Udalak, eskerrak eman nahi dizkiete lan boluntarioa egin duten pertsona guztiei eta txalotu nahi dute elkar zaintzarako herritarrek izan duten prestutasuna.
Debako udalbatzako alderdiek; EH Bilduk, Debarren Ahotsak eta EAJ-PNVk; Itziarko Auzo Udalak eta Burugorri Martxan Auzo Elkartea, Lizarbe Guraso Elkartea, Andutz Biltokia, Debako Talde Feminista eta Egiten udalerriko taldeek adierazpena izenpetu dute ekainaren 28aren testuinguruan. LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da igandean, hilaren 28an. Udaletxeko balkoian ikurra jarriko da ostiral arratsaldean eta Mugimendu feministak antolatuta elkarretaratzea egingo da igande eguerdian.
Aurtengo udaran urteroko udalekuak antolatzeko aukerarik izan ez bada ere, behar handiena duten haur eta gazteei laguntzeko udako zaintza sarea antolatu du Debako Udalak. Hezkuntza eta gazteriako eragileekin elkarlanean hasi da ekimena ekainaren 22an eta uztailaren 24an amaituko da.