Euskal Kostaldeko Geoparkeak haurrei zuzendutako inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu du Deban. Nork utzi du oinatz hori? izenburua duen tailerrak, Debako Kultur Elkarteko eraikinaren plazatxoan egingo da, larunbatean, abuztuaren 29an, goizeko 11:00etan. Jarduera euskaraz egingo da eta ordu eta erdiko iraupena izango du.
Hainbat artisauk euren lanak erakusteko aukera izango dute hilaren 29an Zumardiko kioskoan. 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era egongo dira postuak zabalik. Euria izanez gero, Estalitako pasealekuan eta Portu kalean egingo da azoka.
Abuztuko etenaldiaren ondoren, irailaren 4an jasoko dute berriz ere udal buletina harpidedunek. Apirila hasieran sortu zuen udalak herritarrekiko komunikazio tresna hau. Buletinaren sorreran esan bezala, Debako udal gobernuaren jardunaren oinarri garrantzitsuak dira herritarrekiko komunikazioa eta gardentasuna. Horregatik nahi dugu herritarrekiko informazio jarioa handitu eta eraginkortu. Ildo horretan ere Debaberri udal aldizkariaren maiztasuna handitu eta egonkortu egin da. Eta aurrera begira ere udalaren webgunea berritzeko asmoa dugu, intuitiboagoa, erabilgarriagoa eta erakargarriagoa eginez.
Errotazarreko hesia prest dago futbol denboraldi berriari ekiteko. Aparkalekuaren ondoko hesiaren zati bat aldatu egin berri da. Atearen atzealdean kokatuta dagoen eremuan baloiaren kolpeak beste inon baino ugariagoak izan ohi direnez, egitura errazago kaltetzen baita.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, aurten ere Flysch Organo Zikloa antolatu da. "Flysch" Organo Jaialdia zikloaren barruan Montserrat Torrent i Serraren (organoa) kontzertua izango dugu Debako Santa Maria Elizan irailaren 13an arratsaldeko 19:00etan.
Musika eskolako dantza gelako lurra egokitu da. Aurretik zegoen lurra ez zen dantzarako egokiena, gogorra baitzen. Uda honetan dantza gelako lurra, hortaz, tapiz batekin estali da, gela entseguetarako erabiltzen duten dantzarien lesioak saihesteko helburuz. Honela, entseguen kalitatea, eta erabiltzaileen segurtasuna eta esperientzia hobetu egingo dira. Aipatu tapiza berezia da, dantzarako eszenatoki eta areto profesionaletan erabiltzen denaren berdina, horrela, Debako dantza eskolako erabiltzaileek profesionalen pare dantza egiteko aukera izango dute aurrerantzean. 13.142 euroko inbertsioa egin da.
Hilaren 12an egingo da aurten Kaleko Margo Sariketa. Bertan parte hartzeko oinarriak argitaratu ditu Debako udalak. Aurtengoa 51. edizioa izango da. Debako udalak antolatu du, Cardenas fundazioak eta Haitz Haundi elkarteak lagunduta. 16 urtetik gorako margolariei zuzenduta dago. Goizeko 8:00etan hasita, bi orduz Agirre Jauregiko erakusketa gelan jarriko zaie zigilua margo oihalei. Lanak 13:30 baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko epea hilaren 15ean amaituko da. Ordainketa helbideratuta duten pertsonei hilaren 15ean kobratuko zaie. Helbideratuta ez dutenek, egun hori bera (irailaren 15a) izango dute ordainketa egiteko azken eguna.
Kultura eskaintza anitza izango da irailean Deban. Aitzitik, martxoaz geroztik bizitzen ari garen osasun larrialdi egoeraren ondorioz, aurtengoa ez da aurreko urteetakoak bezalakoa izango. Orain arteko udalerriko festa eta ospakizun nagusiekin gertatu den moduan, ez da hilabete amaieran egin ohi den Euskal jaia ospatuko. Hala ere, osasun egoerara eta dauden baliabideetara moldatutako formatuan hainbat kultura ekimen eskainiko dira datozen asteotan.
Larunbatean, hilaren 12an egin da 51. Kaleko Margo Sariketa. Carlos Espiga bilbotarrak “Estructura” lanarekin jaso du lehen saria. Bi debarrek sari bana jaso dute: Laura Aranegi izan da saritu gabeko herriko lehen sailkatua eta Leire Movellanek Cardenas fundazioak 21 urte baino gutxiago dituztenei ematen dien saria jaso du. Parte hartzea azken urteotako altuena izan da eta lanen maila kalitate handikoa izan da epaimahaikideen ustez. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan ikusgai dauden lanak.
Debako udalak ematen duen Tene Mujika bekaren 13. edizioa irabazi zuen Eneko Aizpuruak, 'Bidasoan gora' liburua aurkeztu du. Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak eta Aritz Larrañaga Debako udaleko kultura eta euskara zinegotziak ere parte hartu dute agerraldian. Euskal Herriko historia hurbila berreskuratzeko helburua du aipatu bekak. Debako udalak historia berreskuratu eta idatz dadin lagundu nahi du modu honetan.
Helburua da herri horietan beiraren gaikako bilketa handitzea.Tabernetara bisitak egingo dira eta baliabideak ipiniko zaizkie oraindik beira birziklatzen ez duten establezimenduei. Deba izan da eskualdeko herrien artean 2019an beira gehien bildu duena, biztanleko 50,75 kg.
COVID-19ak eragindako egoerak uda sasoia ere ez-ohikoa izango zela aurreikus zitekeen. Egoera aldakorrak ahalbidetzen zuen neurrian egin zituen aurreikuspenak eta osatu zuen uda sasoirako plangintza Debako udalak. Uda sasoia ofizialki amaitu berri, egindako aurreikuspenak neurri handian bete dira, beraz, balorazioa positiboa da Gilen Garcia alkateak eta Antxoka Elorza zinegotziak egindako agerraldian azaldu dutenez.
Osasun egoerak eskatzen dituen baldintzak egoki betetzeko, Ostolaza Udal Liburutegiak antolatzen duen irakurketa tailerra kokalekua aldatuta abiatuko da berriz. Saioak Kultur Elkartean izango dira 19:00etatik 20:30ak bitartean eta bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian.
Debako Udalak dirulaguntzak banatuko dizkie euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten herritarrei. Dirulaguntzok, langabezian daudenei, jubilatuei, edota 18 eta 25 urte artean dituzten ikasleei banatuko zaizkie, betiere, DEBABE Udal Euskaltegien mankomunitatetik bekarik jaso ez badute.
Eraztunketa saioak egingo dira datorren astean Artzabalen. Oraingoan, COVID-19a dela eta, aurreko urteekiko aldaketa batzuk egin dira. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da Turismo bulegoan. Urriaren 3an, 10 laguneko (gehienez) hiru txanda antolatu dira: lehen taldea 9:00etan hasiko da, bigarrena 9: 45ean eta hirugarrena 10: 30ean.
Atzo, irailak 24, ohiko osoko bilkura egin zuen Debako udalak. Hiriko elikadura politikari buruzko Milango ituna onartu eta Agroekologiaren aldeko hirien sarean sartzea erabaki zuen udalbatzak aho batez. Nerea Arrizabalaga Badiola Ekonomiaren Sustapena eta Landa Eremuaren Garapenerako zinegotziak egin zuen gaiaren inguruko azalpena: “Debak eta Itziarrek landa eremu handia dute baina gero eta utziagoak daude, itun honekin eta sarearen babesarekin baserri munduari bultzada bat emateko bidea hasi nahiko genuke”.
Europako errefuxiatuen esparrurik handiena den Morian izandako suteen ondorioz milaka pertsona sakabanatuta daude. COVID-19ak are gehiago okertu ditu pertsona hauen bizi baldintzak. Irailaren 24an Debako udalbatzak egindako ohiko osoko bilkuran elkartasuna adierazteko adierazpen instituzionala onartu zen aho batez.
Aurten Debabarreneko aste ekologikoaren egitarauaren baitan, Deban ere ekintza ezberdinak egingo dira Urriaren 9an, ostiralean. Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren elkarteak, azoka ekologikoen kanpainaren baitan gure eskualdean Eibarren antolatzen du azoka ekologikoa eta ekintza ezberdinak egin izan dira urtero. Aurten Debemen eta Debako Udalaren laguntzarekin Deban egingo dira ekintza hauek. Ostalariekin elkarlanean Gutizi Ekologikoen Ibilbidea antolatu da.
Urriaren 17an egingo dira ekitaldiak Deban, Anes Arrinda Pasealekuan. Ontzi tradizionalen erakusketa, marinel-korapiloen tailerrak eta ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera egongo da. Santa Maria elizan bisita gidatuak ere egingo dira.