Abuztuaren 17an uraren kalitatea neurtzeko egindako ohiko azterketaren emaitzen ondorioz, bi egunez debekatu behar izan zen bainua Santiago eta Lapariko hondartzetan. Osasun Publikoaren bulegoak jakinarazi zion Udalari enterokokoen kopuru altua zegoela. Debako udalak kutsaduraren jatorriaren inguruko azterketa egitea eta horren berri ematea eskatu zuen.
Irailaren 24ko ohiko osoko bilkuran aho batez onartu zuen Debako udalbatzak Agroekologiaren Aldeko Hirien Sarean sartzea. Nerea Arrizabalaga Badiola, Ekonomiaren Sustapena eta Landa Eremuaren Garapenerako zinegotziak urriaren 1ean eta 2an telematikoki egin den urteko batzarrean parte hartu du.
Debako udalak plastikoak murrizteko helburuarekin oihalezko 4.200 poltsa banatuko ditu herritarren artean urriaren 9an hasita. Elkarlanean gauzatuko da ekimena, izan ere, Luzaro eta Mendata ikastetxeetako ikasleek egin dituzte poltsetan agertzen diren marrazkia eta leloa, Debalaik banaketan parte hartuko du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du Debako udalak bideratutako ekimena.
Iaz abiatutako bideari jarraituz elkartasun azoka egingo da urriaren 18an. Ateri badago, Plaza Zaharrean jarriko dira mahaiak, 11:00etatik 15:00etara. Euria egiten badu, Aldats pilotalekuan egingo da.
Urriaren 17an, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzen da. Nazio Batuen 'Muturreko Pobreziari eta Giza Eskubideei buruzko Printzipio Gidarietan' jasotzen den moduan: "aurrekaririk gabeko garapen ekonomiko, bitarteko teknologiko eta finantza-baliabideen maila duen mundu honetan, eskandalu morala da milioika pertsona muturreko pobrezian bizitzea". Gure gizarteari ez zaio arrotza "eskandalu moral" hau. Irailaren 24ko ohiko osoko bilkuran, aho batez onartu zuen Debako udalbatzak pobrezia desagerraraztearen aldeko mozioa, honako aldarrikapen eta konpromisoak adieraziz:
2021eko Ordenantza Fiskalak eta COVID-19 tasen hobariak gaiak izan zituen aztergai urriaren 15ean Debako udalbatzak egindako ez-ohiko osoko bilkuran. Gehiengo osoz onartu zen Ordenantza Fiskalak eguneratzea, EH Bilduren eta Debarren Ahotsaren aldeko botoekin. EAJ-PNVk kontra bozkatu zuen. COVID-19 tasen hobarien ingurukoa aho batez onartu zen.
COVID-19aren intzidentziari lotutako Debako azken datuen aurrean, eta ikusirik Europa mailako joera zein den, alegia, datozen asteotan intzidentzia mailak gora egingo duela, Debako udalak gaitzaren hedapena murrizteko hartu beharreko neurriak gogorarazi nahi dizkie herritarrei. Higiene neurriak zaintzea eta bizitza soziala talde txikietara murrizteko ahalegina egitea eskatu nahi die udalak herritarrei, osasungintza arloko aditu eta agintariei gomendatzen duten moduan.
Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko Beldur Barik lehiaketa martxan da. Aurten ere herri mailako saria izango da Deban. Azaroaren 5ean amaituko da izena emateko epea. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
Egoera epidemiologiko larria duten herrien artean kokatuta dago Debako udalerria azken egunotan. Hori aintzat hartuta eta Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen agindu eta gomendioei jarraituta, Debako udalak bertan behera utzi ditu datozen egunetarako aurreikusita zeuden eta jendea biltzen dituzten ekitaldi publikoak, egoera bere onera itzuli bitartean.
Debako udalak eskaintzen dituen hainbat zerbitzuetan aldaketak egongo dira bihartik aurrera, COVID-19ak eragindako egoeragatik. Aldakorra da egoera eta udalaz gaindiko administrazioek datozen egunotan hartuko dituzten erabakiek aldaketak egin behar izatea eragingo du. Bitartean, bihartik aurrera, urriak 26, zerbitzuek horrela funtzionatuo dute:
Peoi eta kamioi gidari bana kontratatzeko deialdia egin du Debako udalak. Lanbideren bitartez kudeatuko dira aipatutako lanpostuak betetzeko deialdiak.
Azaroaren 1ean eta honen aurreko egunetan jende emaria handitu ohi da hilerrietan. Aurten, osasun egoerak hala behartuta, gurtza zentroetan senitarteko eta lagunak bisitatzeko orduan hainbat neurri hartu beharko dira.
Debako eta Mutrikuko udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatuta, 2018an Deba eta Mutriku lotzen dituen zubian izandako kalteak konpontzeko hurrengo fasearekin hasteko oinarria jarri da.
Merkataritzan, ostalaritzan eta oro har zerbitzu sektorean euskara naturaltasunez erabiltzeko zerbitzu berria jarri du martxan UEMAk.
Azaroaren 5ean egin du Debako udalbatzak ez-ohiko osoko bilkura. Aztertutako gai guztiak onartu dira. Tartean, Amillagako PERIaren aldaketaren hasierako onarpena, aho batez eta ondorioz, aurretik zegoen proposamenarekin baino eragina txikiagoa izango dute eraikuntzek. Azaroaren 25ari begira adierazpen instituzionala egin da. Eta Martin Villa pertsona “non grata” izendatu da.
Neurri murriztaileagoak ezarriko dira larunbatetik aurrera (azaroak 7) Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Azaroaren 5ean LABIk egindako bileran COVID-19aren hedapena murrizteko hartutako neurriak direla azaldu du Iñigo Urkullu EAEko Lehendakariak. Hemendik aurrera, beraz, erabaki da:
Debako Eguneko zentroko bi erabiltzailek COVID-19a antzemateko frogetan positibo eman dute. Beraz, gaurtik aurrera (azaroak 9), Gipuzkoako Foru Aldundiaren aginduei jarraituz, itxita egongo da.
Baliabide ekonomikorik ez duten, sare sozialik edo familia-sarerik ez duten familiei, hauek lanean dauden bitartean edota beste premiazko egoeraren bat dutenean, haurren zaintzan laguntzea du helburu aste honetan martxan jarri den zerbitzuak. Elvira Garrido fundazioak eskaini eta Debako Gizarte Zerbitzuek bideratuko dute Deba eta Itziarko bi eta hamaika urte bitarteko haurrak dituzten, eta lehen aipatutako baldintzak betetzen dituzten familiei bideratutako laguntza hau.
Jon Alonso idazleak Tene Beka Mujikari esker idatzi duen liburuaren aurkezpena egin du, Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren eta Aritz Larrañaga Debako udaleko kultura eta euskara zinegotziak lagunduta.
Azaroaren 25aren 'Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren' testuinguruan hainbat ekimen antolatu dira.