Egoerak eskatzen dituen egokitzapenak eginda, gazteei espazioa eskaintzearen aldeko apustua egin da Debako Gaztelekuan.
Emakumeenganako indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunaren testuinguruan egiten ari diren ekimenen artean lehenengoa, azaroaren 13an Agirre jauregian egindako Beldur barik lehiaketaren sari banaketa izan da. Lehenengo kategorian (12-13 urte artekoak) Luka, Ekain, Josu, Denis, Xuban eta Rokeren 'Beldur barik 4' saritu da. Julene, June, Nahia, Miren, Marina, Gadea, Elene, Elene, Maren, Malen, Garazi, Ane, Maddi eta Enararen 'Emakumea naiz', berriz, saritu da bigarren kategorian (14-18 urte). Talde bakoitzak 100 euroko saria jaso du.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskal Herrian Euskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioa. Aurtengoak, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitea du helburu, leloak dioen moduan.
Haur Eskolako hesi zaharra kendu zenetik, bertako kanpoaldea berriro hesitzeko konpromisoa hartu zuen Udalak. Lanak Aste Santuan egitea aurreikusita bazegoen ere, pandemiak eragindako egoerak lanen data atzeratzea eragin du.
Gaur, azaroak 24, berriz zabaldu da Debako Eguneko Zentroa. Sei erabiltzaile bueltatu dira jada eta zazpigarrena, egindako frogan negatibo eman ondoren, medikuaren alta jasotzeko zain dago.
60 urtetik gorako 1.800 herritarri gutuna bidali zaio egunotan osasun kognitiboa lantzeko programaren berri eman eta abenduaren erdialdean abiatuko diren saioetan izena eman dezaten gonbidatuz. 'ExerCita' programaren helburu nagusia Debako herritarrei gaitasun kognitiboak sustatzen eta zaintzen laguntzea da, egunerokotasunean ohitura kognitibo onak hartzen laguntzeko. Abenduaren 1a arteko epea dago bertan izena emateko.
Azaroaren 25ean ospatzen den 'Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren' harira udalbatzak onartutako adierazpen instituzionala.
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez, Euskal Herriko 105 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Aurtengoa 22. edizioa da.
Azaroaren 26an egin du Debako udalbatzak ohiko osoko bilkura. Bertan landutako gaien artean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari elkartasuna adierazteko mozioa. Aho batez onartu zuten udalbatza osatzen duten hiru alderdiek testua. Euskararen Egunari lotutako adierazpen instituzionala ere aho batez onartu zen. Bestetik, Udal finantzaketarako foru funtsari eta zorpetzeari buruzko mozioa ere onartu zen, kasu honetan, EH Bilduren (6) eta Debarren Ahotsaren (4) aldeko botoekin. EAJ-PNk (3) kontra bozkatu zuen.
Doakoa izango da, 30 minutuz, baina tiketa jarri behar da.
Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, abenduaren 3a. Azaroaren 26an egindako osoko bilkuran adierazpen instituzionala adostu zuen, aho batez, udalbatzak.
Deban N-634 errepidea zeharkatzen Hondartza kaleko trenbideko tunela konpontzeko lanak egiteko, errepidea itxi egingo da Itziarko biribilgunetik puntu horretara, abenduaren 5etik 6ra eta 12tik 13ra bitarteko gauetan, 23:00etatik 07:00etara. Zirkulazioa eteteko arrazoia, gaur egun hormigoi armatuzkoa den galtzada gaineko zubibidearen baoaren ordez, hormigoizko lauza duen altzairu herdoilgaitzezko beste bat jartzea da.
2021eko aurrekontuak lantzen ari da Debako udal gobernua. Horretarako iaz landutako Gobernu Plana da oinarri, bertan zehaztutako 5 ardatzak (Udal Antolaketa, Gizarte Politikak, Tokiko Garapena, Kultura eta Herri Ondarea, eta Berdintasuna eta Parte-Hartzea), hain zuzen. Egoerak eskatzen dituen beharrei erantzuteko asmoz, dinamikoak izango dira aurrekontuak.
Abenduaren 23ra arte aurkez daitezke Debako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan COVID-19ak eragindako egoerara egokitzeko hartutako neurriengatik laguntzetarako eskaerak.
Abenduaren 10a, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna baliatu du Debako udalaren baitan biltzen den Bizikidetza Batzordeak bere burua aurkezteko. Udalbatza osatzen duten hiru alderdietako bina ordezkarik eta Alkateak adostu duten adierazpena irakurri dute Udaletxeko pleno aretoan. Agerraldian egon dira: Gilen Garcia (alkatea) Aimar Lasa eta Aritz Larrañaga (EH Bildu), Pedro Bengoetxea eta Ane Egidazu (Debarren Ahotsa), Miren Esnal eta Unai Lekube, (EAJ-PNV).
Debako udalak eta herriko eragileek aurten ere Gabonetarako egitaraua prestatu dute, baina egungo osasun egoerara moldatuta. Oraingo honetan, maskara, distantzia soziala eta eskuak garbitzeko gela txertatuko zaizkigu ospakizunetan. Urtea gogorra izaten ari da, eta Debako udalak apustua egin du ahal den neurrian, eta beharrezko neurriak hartuta, kultura ekintzak eskaintzeko. Elkar zaintzeko eta zentzuz aritzeko eskatu nahi dizue Udalak, izan ere, COVID-19a gure artean dago, oporraldi sasoia izanda ere.
Aurretik egindako bonoen eskaintzarekin jarraituz, 12.000 euro bideratuko ditu Debako udalak udalerriko merkataritza laguntzera, bono sistemaren bitartez. Debako udalaren finantzaketarekin eta ikuskapenarekin, Debalaiekin batera egingo da kanpaina. Adin nagusikoak diren herritarrek erabili ahal izango dituzte, pertsona bakoitzak, gehienez ere lau bonoren onura izan dezake.
Debako udalaren eta Itziarko auzo udalaren arteko eskumen-araubidea arautzen duen administrazio-hitzarmenari lehen onarpena eman dio Debako udalbatzak, aho batez, hilaren 17an egindako osoko bilkuran, joan den asteazkenean Itziarko Auzo Udalak egin zuen bezalaxe.
Itziarko Kontzeju Etxean sinatu duten hitzarmenarekin aurrera begira elkarlanean aritzeko oinarri sendoa jarri dute. Gilen Garcia Debako alkateak eta Arantza Egaña Itziarko auzo alkateak sinatu dute hitzarmena bi instituzioen izenean. Haiekin batera egon dira Debako udalbatzako EH Bilduko eta EAJ-PNVko ordezkariak eta Itziarko juntakideak. Eider Mendoza Gipuzkoako Gobernantza Diputatua eta Bozeramalea ere ekitaldian egon da.
2020a bukatzear dagoela eta urte "berezi" hau elkarrekin ukitu propio batekin amaitzeko helburuarekin prestatu dute neguko oporretarako egitaraua. Mugak-muga, datozen opor hauetan ezingo dira urtero lez egin ohi diren irteerak egin, baina ekintza berezia prestatu da 2005ekoekin elkarlanean: Gaztelekua lasergune bilakatuko dute.