Ondarbeltz eta Deba batzen duen oinezkoen pasabidea egitea beharrezko zerbait zen. Mutrikutik Ondarbeltzeraino dagoen bidea Debarekin batzeko eta batez ere Urazamendik Auzoa gurutzatzeko dagoen segurtasun faltagatik. Gaur, Aintzane Oiarbide diputatuak, Gilen Garcia Debako alkatearekin eta Mutrikuko Udaleko Ruben Andonegi zinegotziarekin batera uztailean hasi eta urrian amaitzea aurreikusten den proiektua aurkeztu du. Modu honetan herritarrek egindako eskaerari erantzungo zaio.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta UEMAk zabaldu du dagoeneko izena emateko epea. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketen helburua. Iaz, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zen ekimena.
Otsailaren 24an 'Adierazpen askatasuna eta gorrotoaren diskurtsoa' izeneko hitzaldi-solasaldia egingo da Kultur Elkartean 18:00etan. info@deba.eus helbidean eman behar da izena. Jendeak dituen aurreiritzi eta zurrumurru okerrak gainditzea du helburu ekimenak eta gai desberdinen inguruko hitzaldi eta ekimenak egiten dira urtero.
Haurren irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko helbururekin Euskarazko ilustrazio eta ipuin lehiaketak antolatu dira. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haurren adinaren arabera: ipuina ilustratu, ilustrazioa ipuin bilakatu edo ipuin lehiaketa. Martxoaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Liburuaren egunaren testuinguruan antolatuko diren ekimenen barruan egingo da sari banaketa.
Harkaitz Millan Kulturako diputatuak eman du lanaren berri, Gilen Garcia Debako alkatearekin eta Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatearekin otsailaren 19an Donostian egin duen agerraldian. Lanak martxoaren amaieran hasi eta urte bukaeran amaituko direla aurreikusten du Aldundiak. Debako alkateak nabarmendu du bi herrietako biztanleentzat albiste ona dela, beren egunerokoan batu egiten dituelako zubiak.
Astelehenetik aurrera, hilak 22, ohiko funtzionatzeko modua berreskuratuko da Ostolaza Udal Liburutegian.
Mogel-Errementari bideko lanak amaitu dira. Mogeleko urbanizazioa egin zenean, bertatik Errementari kalera doan bidean ez zen lanik egin. Ondorioz, lurzorua konpondu beharra zegoen eta bidea argiztatu.
Gilen Garcia Boyra Debako alkateak eta Itziar Irizar Beristain alkate ordeak, 2021 urtean Gobernu Planeko zein neurri landuko dituzten azaldu dute bideo honetan. Herritarrekin batera egingo diren lanak nabarmendu dituzte. Alamedarako proiektua, aparkalekuen berrantolaketa, etxebizitzaren gaia... 2020an osasun pandemiaren ondorioz murriztutako kultura eskaintza berreskuratzeko asmoa ere badu Udal Gobernuak.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere bisiten eskaintza ezagutzera emateko, doako irteera gidatuak eskaini ditu pasa den asteburuetan. Ekimen hauek izaten ari diren arrakasta ikusita, asteburu honetan, otsailaren 27 eta 28an, Geoparkeak doako bisita kulturalak eskainiko ditu Deban, Mutrikun eta Zumaian.
2021eko martxoaren 1etik apirilaren 12ra arteko epealdian, biak barne, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergari dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
Datozen asteetan Osion dagoen Skate-a egiteko U-a kendu egingo da. Denbora luzez kexatu dira bertako bizilagunak skate-arekin ibiltzean sortzen den zaratagatik. Kokaleku berria bilatuko zaio.
Joan den astean hasi zituzten hondartzako kabinak berritzeko lanak udaleko brigadako langileek, ur instalazio zaharrak ezeztatzen (eta igeltseritza lan txiki batzuk egiten) eta astelehenean, hilaren 22an, hasi da Tarte enpresa ur instalazio berritze lanekin. Lanen iraupena hilabetekoa izango dela aurreikusten da. 18.500 euroko (BEZ gabe) aurrekontua du aipatu lanak.
2021eko martxoaren 8a, azken hilabeteotako ekimenak bezala, pandemiak baldintzatuta egingo da. Itziar Irizar politika feministen zinegotziak, Yoana Azpitarte Udaleko berdintasun teknikariak eta Estibaliz Beltran de Heredia, Ostolaza udal liburutegiko arduradunak aurkeztu dituzte Debako Udalak martxoaren 8aren testuinguruan antolatu dituen ekimenak. Liburu eta ikus-entzunezko ez-sexisten gida helduentzat nabarmendu dute. Etxez etxe banatuko da gida datozen egunetan.
Atzo, martxoak 4, Debako udalbatzak ez-ohiko osoko bilkura egin zuen. Bertan landutako gaien artean zeuden Artzabaleko hilerri berriari lotutako hainbat puntu onartu ziren. Bileran landutako gainontzeko gaiak aho batez onartu ziren. Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunari begirako erakunde-adierazpena ere onartu zen atzoko bilkuran eta baita otsailaren 4an ospatutako Minbiziaren Nazioarteko Egunari lotutakoa ere.
Artzabaleko hilerri berriaren erregelamendua onartu du Debako udalbatzak martxoaren 4n egindako ez-ohiko osoko bilkuran.
Debako udalerrian, baina Itziarko Tokiko Entitate Txikiaren lur eremutik kanpo, eragina izango duten kultur programak edo jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko herriko elkarteei eta pertsona fisikoei diru laguntzak esleitzeko oinarriak onartu ditu Debako udalbatzak martxoaren 4an egindako ez-ohiko osoko bilkuran. Une honetan iradokizunak eta erreklamazioak egiteko ikusgai dago proposamena webgunean eta udaletxeko iragarki oholean.
Urte batzuk badira ur kirolak egiten dituzten taldeentzat ekipamenduetarako egoitza bat sortzea edo atontzea lantzen ari dela Debako Udala. Aitzitik, Udalbatzak, martxoaren 4an egindako ez-ohiko osoko bilkuran, aho batez errefusatu zuen Casa Campon dagoen 'kaseta beltza' deritzon eraikinerako proiektuarekin jarraitzea.
Aste Santutik (ahal bada) irailaren 30era arte hondartzako pasealekuaren ondoan izozkiak saltzeko hiru postu jartzeko esleipena egingo da. Martxoaren 25eko 15:00ak arteko epea dago eskaera aurkezteko.
Hemendik aurrera debarrek Mugiment kirol txartela erabili ahal izango dute. Doakoa den kirol txartel bateratu honekin, udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioak erabiltzeko aukera izango du, gastu gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.
Oinarri hauen helburua da diru laguntzak emateko modua zehaztea, entitate juridikoen bitartez garapenerako kooperazio proiektuak burutzeko; GGKEen bitartez, kongregazio erlijiosoen bitartez, edota fundazio eta antzekoen bitartez. Deialdia GAOn argitaratuta 30 egun egongo dira proiektuak eta eskaerak aurkezteko.