Joan den astelehenean, hilaren 15ean kendu zen U-a Osiotik. Debako skate taldearekin bilera egingo dute udaleko ordezkariek dauden aukerak elkarrekin aztertu eta kokaleku berri egokia topatzeko.
Garapen jasangarriarekin lotutako 'ginkana erraldoi' moduko bat da 'Zuk Zeuk'. Euskal Herriko 900 gaztek hartu dute parte. Debako 2006an jaiotako 35 gaztek hartu dute parte ekimenean herriko Gaztelekuaren bitartez. Feel My Way kooperatibak antolatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu du ekimena.
Martxoaren 4an egindako ez-ohiko osoko bilkuran hartutako konpromisoa betez, Artzabaleko hilerriaren irekiera data zehaztu du Debako Udal Gobernuak. Ekainaren 30ean zabalduko da, hemendik eta ordura bitarte ezustekorik gertatzen ez bada.
Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden emakumeei zuzendutako ahalduntze programa da 'Zure jabetzarako bidea. 'Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak (2020)' deialdiaren barruan sartzen den programa da.
Udal aldizkariaren zenbaki berria banatzen hasiko dira datorren astelehenean. Gai ugari landu dira aldizkarian, baina nabarmentzekoa da herritarrekin batera landuko diren ekimenak. Horien artean, Calbeton Zumardia eraberritzeko parte-hartze prozesua da aipagarriena.
Adin bakoitzera planez bete dute egitaraua Debako Gaztelekuan udaberriko oporraldi sasoirako. Uneko osasun egoerak ahalbidetzen badu, hauek dira adin bakoitzeko gazteei aisialdirako egiten dizkieten proposamenak:
2021eko apirilaren 1etik maiatzaren 10 arteko epealdian, biak barne, 2021eko 1. Hiruhilabetekoari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da. Aurtengo martxoaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2021eko maiatzaren 3an.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak duen balio natural eta geologiko ikusgarria ez ezik, ondare kultural garrantzitsua ezagutaraztea ere bada urte osoan zehar Deban, Mutrikun eta Zumaian, Geoparkea osatzen duten hiru herrietan, eskaintzen diren bisita gidatuen helburua. Hala, Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak bisita gidatu denboraldi berriari ekin dio, hamaikagarrena dagoeneko.
Geoparkean, Deban eta Zumaian, hiru film proiektatuko dira GNAT Zinemaren barruan: apirilaren 15ean “La Dehesa” Debako Kultur Elkartean eta apirilaren 22an “Los Plástico” eta “Out Of Plastic” Zumaiako Aita Mari Antzokian. Sarrerak doan izango dira.
Debako Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean Liburu Egunaren testuinguruan apirilerako hainbat ekimen antolatu ditu. Apirilaren 14an hasi eta 28ra bitartean. Amaia Sukiak, Luzaro eskolako zuzendariak; Mari Searak, ipuin kontalariak; Lourdes Gonzalezek, Kultur Elkarteko kideak; Estibaliz Beltran de Herediak, Ostolaza liburutegiko arduradunak eta Aritz Larrañagak, Debako Udaleko kultura zinegotziak, gaur aurkeztu dute egitaraua.
Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udalek eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak turismo sektorea bultzatzeko, kontsumoa deskontu-bonuen bidez sustatu eta pizteko 'Euskadi Turismo Bonua' programa abiatu dute. Establezimenduan bertan eskuratu behar da bonua eta diru-kopuru desberdinetakoak eskaintzen dira.
Debako hondartzan dagoen Ondargain kafetegiko hormigoizko terrazaren zati handi bat moztu eta kentzeko lanak hasiko ditu Bergaretxe enpresak datorren astelehenean, hilaren 19an. Egunotan udal langileak aipatu lanak egiteko eremua prestatzen ari dira hondarra kenduz.
Joan den astean berrartu dute zaharren egoitzan Mugi-gela programa. 3. adineko pertsonak ahulegiak direnean erortzeko arriskua handia izaten dute. Jarduera fisikoan oinarritzen diren programak eta bereziki indar programak arrisku eta ahuldade horiek gutxitzeko ekimen eraginkorrak dira. Horietako bat da Mugi-gela.
Debako egoera epidemiologikoa aintzat hartuta Liburuaren Egunaren testuinguruan osatutako egitarauan aldaketak egin dira.
Lau debarrek irabazi dituzte 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketaren sariak. Atzo, apirilak 22, egin zen sari banaketa Kultur Elkartean, Liburuaren Egunaren egitarauaren baitan. Cardenas fundazioak eta Debako Udalak antolatzen duten lehiaketaren 6. edizioa izan da aurtengoa. Euskarazko eta gaztelaniazko modalitateak egon dira ohi bezala.
Martxoan eta apirilean eguneroko erosketak egiteko establezimenduetan bisitak egiten ari dira Euskara Zerbitzutik, euskara ikusgarri egiteko, udalak eskaintzen dituen laguntzen gaineko informazioa emanez. Bisitak egin aurretik gutuna bidali zitzaien asmoa azalduz. Bakoitzak duen euskara maila aintzat hartuta, konpromiso batzuk hartzea ere proposatzen zaie.
Etxean jasotako gutuna informaziorako da, ez da ezer bete behar eta ez da bueltan bidali behar.
Apirilaren 29an batzartu da Debako Udalbatza ohiko osoko bilkuran. Aho batez onartu da Trafiko Zuzendaritzarekin hitzarmena egitea, orain artean herrialdeetako Trafiko Zuzendaritzaren bulegoetan soilik egiten ziren tramite batzuk udaletxean bertan egitea ahalbidetuko duena. Honenbestez, Zirkulatzeko eta gidatzeko baimenen helbide aldaketa udaletxean bertan egin ahal izango da aurreratzean.
Iaz bezala, aurten ere merkatu txikia egingo da, hilabetean behin paseo estalian. Hilabeteko lehen larunbatean izango bada ere, lehenengo hau, maiatzaren 1a jai eguna denez, 8an egingo da. Salmenta postuak 9:00etatik 13:00etara egongo dira. Maiatzean hasi eta urrira arte luzatuko da ekimena.
2020ko errenta eta ondarea aitortzeko garai betean gaude une honetan. Ohi bezala, Debako Udalak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide den neurrian, bertako kideekin eta foru ogasunekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egitera eta herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahi du. Izan ere, errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik.