Maiatzaren 1ean sartu da indarrean aurtengo TAO denboraldia Deban. Maiatzean soilik asteburuetan eta ondoren, egunero. Izaera desberdineko txartelak eska daitezke.
Egur taila eta zeramika ikastaroak emango dira maiatzaren 17tik ekainaren 30era bitarte Debako Udalak antolatuta. 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroak dira. Gehienez ere bost pertsonako bina talde osatuko dira diziplina bakoitzean eta parte hartzaile bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu.
Udaleku hauen helburu nagusia herriko haurrei aisialdiaz disfrutatzeko aukera ematea da, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile, gizarteratzaile eta osasungarrian. Haur Hezkuntza 3tik Lehen Hezkuntzako 6. maila bitarteko haurrei zuzendutakoa da eskaintza. Izena emateko epea maiatzaren 14ra arte dago zabalik. Udaleku irekiak, uztailaren 19tik 30era egingo dira, 9:30etik 13:00etara.
Haurrei zuzendutako lehiaketaren 28. edizioa izango da aurtengoa. Aire librean egingo da. Larunbatean, maiatzaren 15ean 09:30etik aurrera banatuko dira laminak estalitako pasealekuan, eta 13:30 arte jasoko dira leku berean. Sari banaketa hurrengo egunean egingo da, igandean, Kultur Elkartean. Egungo osasun egoera dela eta, saridunak baino ezingo dira bertara joan.
Itziarko Girotuz aisialdiko begiraleak hasi dira dagoeneko udalekuak prestatzen. HH3-LH6 bitarteko haurrei zuzendutako eskaintza da. Aurtengoan ekainaren 28an emango zaie hasiera udalekuei eta egonaldiaren inguruan aukera desberdinak eskainiko dira, hala nola hamabostaldi bat edota hilabete osoa. Izen-ematea Itziarko harrera bulegoan, maiatzaren 19ra arte.
2021eko maiatzaren 14tik ekainaren 30a arteko epealdian, biak barne, Ondasun Higiezinen Gaineko zergari (hiri-zerga eta landa-zerga) dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango da.
Maiatza hastearekin batera merkatu-gune bateratua dago Deban. Inguruko herrietan bezala, Deban ere, merkatu-espazio jakin bat eta egun jakin batzuetan izango dugu aurrerantzean: asteazken, ostiral eta larunbatetan. Udalak merkatuaren dinamizazioan eta indartzean apustua egingo du, adibidez, Merkatu Txikia berreskuratuz,hilabeteko lehen larunbatean maiatzetik urrira. Tailer eta ekintza desberdinekin lagunduko da, eta behar duenari mahaia, mantela, etab. utziko zaio.
Debako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 2021-22 ikasturterako izen-emate epea ekainaren 18ra arte egongo da zabalik. Lehentasuna, online edo telefono bidezko matrikulazioari emango zaio.
Debako Udalbatzako hiru alderdiek eta Itziarko Auzo Udalak adierazpen instituzionala onartu dute LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean.
Euskarazko antzerkia eta antzerki amateurra sustatzea helburu duen ekimenak, 35. edizioa behar zuen, baina iaz, osasun pandemiaren ondorioz ezin izan zen egin. Hortaz, maiatzaren 21etatik ekainaren 5era 34. Antzerki Astea egingo da, Debako Goaz Antzerki Taldeak Debako Udalaren laguntzarekin antolatuta. Egitarau anitza osatu dute, tartean bi estreinaldirekin: Lezoko Orratx Antzerki Taldearena eta Debako Goaz Antzerki Taldearena.
Datorren asteazkenean, maiatzak 26, arratsaldeko 18:00etan, hitzaldi bat emango dute Debako osoko bilkuren aretoan, Debako zubiko obrei buruz. Solasaldi horren helburua da Deba eta Mutrikuko herritarrak informatzea obra horiek egunerokoan eragin ditzaketen gorabeheren gainean. Gaur egungo osasun egoera dela eta, aretoak edukiera mugatua duenez, lehentasuna emango zaie inguruan bizi diren bi herrietako bizilagunei bertan egon daitezen, horretarako gonbidapena jasoko dute. Debako Udalak hitzaldia grabatu eta hurrengo egunetan hedatuko du Youtube kanalean eta sare sozialetan herritar guztiek informazioa jasotzeko aukera izan dezaten.
Geoparkearen Astearen baitan, espeleologia irteera antolatu du Geoparkeak larunbaterako, hilak 30. Plazak mugatuak dira eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea, 696 67 88 12 telefonora deituz.
Asteazken eta ostegunean Luzaro ikastetxeko ikasleak herriko berdeguneetan ikusi ahal izan ditugu. Taldeka aritu dira lanean hainbat zuhaitzei begira: enborraren azala, altuera, forma eta hostoak aztertzen, alegia. Udalak antolatutako Zuhaitzak ezagutzeko tailerrean parte hartu dute 5. mailako 3 geletako ikasleek.
Maiatzaren 27an batzartu da Debako udalbatza ohiko osoko bilkuran. Aho batez onartu dituzte Palestinan eta Kolonbian gertatzen ari diren egoerak gaitzesteko eta bi herriekin elkartasuna erakusteko adierazpen instituzionalak.
Francisco Javier Leon Gonzalez, Ingelan eta Fhecor enpresetako obra zuzendaria; Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria eta Debako zubia zaharberritzeko proiektuaren egileetako bat eta INJELAN-FHECOR enpresek osatutako obra zuzendaritzaren kidea da. Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren birgaitzeko lanen inguruko azalpena eman du maiatzaren 26an Debako udaletxean egindako hitzaldian. Berarekin egon dira Deba eta Mutrikuko alkateak, Gilen Garcia eta Joseba Palenzuela hurrenez hurren eta Mari Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria.
Bizilagunek egindako eskaerari erantzunez, Hondartza kalean, Miramar ondoan, semaforoa jarri da.
Debako Udal Musika eta Dantza Eskolak bi bideo ekoitzi ditu azken asteotan. Batak, ikasleek zein tresna jo hautatzen laguntzea du helburua. Besteak, berriz, gurasoei erakutsi nahi die 4 eta 6 urte bitarteko haurrek Musika eta Mugimendua ikasgaia nola lantzen duten.
Aurtengo ikasturtean “Ekoizpen eta kontsumo arduratsua” landu dute Debako ikasleek, Eskolako Agenda 30 programaren baitan. Bizi dugun egungo egoera dela eta, urtero egiten den Eskola Agenda 30eko udalbatzarra egin beharrean, aurten ikasleek haien proposamenak bideo bidez bidali dizkiote udalari; udalak ere bideo baten bitartez erantzun ditu ikasleek egindako eskaera eta proposamenak.
'Lehen aukera herria' bonu-programa COVID-19ak eragindako egoerak herriko merkataritzan eta ostalaritzan sortu duen krisiari aurre egiten laguntzeko xedea du. Ekainaren 14tik uztailaren 11ra bitartean gauzatuko da programa, eta bezeroek epe horretan kontsumitu beharko dituzte bonuak. Bonuen erdia Debalaikoek kalean ipiniko duten mahai batean salduko dira, eta gainontzekoak turismo bulegoan.
Surf, body board, arraun surf eta surf skate eskaintza zabala prestatu du udal kirol zerbitzuak aurtengo udarako.