Dagoeneko uda hastear da eta udaleko alor guztiak martxan eta lanean dira udari begira. Gilen Garcia Boyra alkateak eta Nerea Arrizabalaga Badiola eta Antxoka Elorza Altuna zinegotziek eman dute guztiaren berri bideo bidez.
Aurtengo lehen seihilekoan Debako baserritarren azoka balioan jarri eta indartzeko prozesu bat izan dugu martxan. Ekainaren 17an, 18:30ean aurkezpen-bilera egingo da udalbatza-aretoan prozesuak utzitako emaitzen berri emateko.
Debako udalerrian, baina Itziarko Tokiko Entitate Txikiaren lur eremutik kanpo, eragina izango duten kultur programak edo jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko herriko elkarteei eta pertsona fisikoei diru-laguntzak esleitzeko oinarriak argitaratu dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Debako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, elektrizitatearen faktura berriaren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra antolatu du ekainaren 23an, asteazkena, 18:00etan.
Ikasturte berezia izan da aurtengoa eta “zenbait momentutan zaila eta luzea ere bai” bertako arduradunentzat. Baina ikasturtea amaitzear dagoela-eta, positibo daude. Gaztelekuan, aurreikuspenak gaindituta, 10.000 erabilerara iritsi dira eta “pozik gaude”.
Uda garaian sartu garen honetan, Debako Kiroldegiak, bere urte osoko dinamikari jarraipena emanez, uztailean ere ekintza ezberdin eta anitzak eskainiko ditu hilabete osoan zehar (kiroldegia egunero zabalik mantentzeaz gain). Horrela, erabiltzaileek aukera izango dute spinning, pilates, multifitness zein krossfit bezalako saio gidatuetan parte hartu eta jarduera fisikoa eginez gozatzeko. Hala ere, uda garaia izanik, uztaileko ekintzen ordutegiak desberdintasun batzuk izango ditu urte osoko ordutegiarekin alderatuz. Beraz, inork saioen eta ordutegien inguruko informazioa eskatu edo edozein zalantza argitu nahi izango balu, kiroldegira deitu dezake, edo bertara joan.
Debako Udalak, nerabezaroan sartuta dauden edo sartzera doazen eta igeriketan ez dakiten haur-nerabeen kopuru esanguratsu bat zegoela antzemanda zuen. Herriak dituen ezaugarriengatik, haur-gazte hauek mugatuta daude hainbat ekimen egiteko edota harremanetarako.
Gilen Garcia alkateak, eta Itziar Irizar eta Aritz Larrañaga alkate ordeek, bideo baten bitartez eman dute Debako Udal Gobernuak egiten duen lehen bi urtetako jardunaren balorazioaren berri.
Debako Udalaren nahia da azken urteotan abiatutako euskal kulturaren transmisioaren lanarekin jarraitzea. Horregatik, aurten, zortzigarren aldiz Iturri ondoan ekimena antolatu du, hainbat eragile eta herritarren parte hartzearekin. Uztailaren 2tik 30era egingo dira ekimenak, ostiraletan, Udalak Zumardian jarri duen karpan. Musika, antzerkia, dantza... eskainiko dira aurten.
Ekainaren 24an egin du Debako udalbatzak ohiko osoko bilkura. Bertan landu eta bozkatu diren gaiak aho batez onartu dira. Hala, 'Gaztematika' Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sareari atxiki zaio Debako Udala. Bestetik, astelehenean, hilaren 28an egingo den LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala onartu du.
Adierazpen instituzionala onartu dute Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak gaur, ekainak 28, ospatzen den LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunari begira. LGTBI kolektibo eta pertsona ugariren borroka luzea aitortzearekin batera, konpromiso hauek hartu dituzte:
Debako hilerri berria zabaltzeko egiten ari diren lanetan hainbat hutsune eta arazo antzeman dituzte teknikariek. Debako Udalak segurtasun berme guztiekin zabaldu nahi du Artzabaleko hilerria.
Uztailaren 1etik abuztuaren 10 arteko epealdian, biak barne, 2021eko 2. hiruhilabetekoari dagokion zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
2018ko uztailaren 4tik 5era, goizaldean, Debako harrizko zubiaren erdiko zutarria bat-batean erdi hondoratu zen, eta larrialdiko eta diagnosiko fasea abiarazi zen, zubiaren kontserbazioa, egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko. Berreraikitze lanak hasi dira, eta hauen jarraipena egiteko aukera emango duen erakusketa egongo da ikusgai Anes Arrinda pasealekuan, zubiaren ondoan.
Behar zehatz batetik abiatuta (Zumardiko pasealekuari buruzko herritarren eztabaida irekitzea), Debako Udalak, bere parte-hartze batzordetik, udalerriko eragile sozial eta administratibo guztien kultura parte-hartzailea eta demokratikoa aktibatzeko prozesu sakon eta trinkoa jarri du abian. Prozesuaren aurkezpen irekia egingo da uztailaren 15ean.
Debako udalbatzak 2021eko ekainaren 24an egindako bileran, Gizarte zerbitzuen arloko elkarteei diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen duen ordenantzari hasierako onespena ematea erabaki zuen.
Behar zehatz batetik abiatuta (Zumardiko pasealekuari buruzko herritarren eztabaida irekitzea), Debako Udalak, bere partaidetza-batzordetik, udalerriko gizarte- eta administrazio-eragileen kultura parte-hartzailea eta demokratikoa aktibatzeko prozesu sakon eta trinkoa jarri du abian. Uztailaren 15ean aurkeztu da jendaurrean Zumardian bertan dagoen karpan egindako ekitaldian.
Debako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Udako Musikaldiaren XXXVIII. edizioa antolatu du. Aurten formatu txikiko kontzertuak antolatu dira, une honetan dauden prebentzio neurriak beteta, eta aurreikusita dauden bi eszenatokietara egokituta (Eliza edo Klaustroa). Kontzertuetara joateko gonbidapena hartu beharko da turismo bulegoan.
Udako oporren aurreko azken ohiko osoko bilkura egin du Debako udalbatzak uztailaren 29an. Landutako gai guztiak aho batez onartu dira.
Uda hasieran Udalak jakinarazi zuen moduan, gogorarazi nahi du aurten ez dela San Roke jairik egingo Deban.