Eskolak espazio librean estalitako gune baten beharra atzeman zuen, covid-19ak eragindako osasun egoerak areagotu zuena, eta Udalari esku-hartzea eskatu zion. Eskolarako sartu-irteerak taldeka egin behar ziren unean babesa egon zedin patio osoa estaltzen zuen karpa jarri zuen Debako Udalak bertan, baina gerora gunea iraunkor bihurtzeko estalpea egitea erabaki zen. Asteon amaitu dira abenduaren 15ean hasitako lanak.
2022.eko martxoaren 1etik apirilaren 1 arteko epealdian, biak barne, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergari dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
Atzo, otsailak 24, batzartu zen Debako udalbatza ohiko osoko bilkuran. Landutako gaien artean zegoen Itziarko Entitate Txikiaren aldaketaren espedientearekin aurrera jarraitzea edo bertan behera uztea. EH Bilduren eta EAJ-PNVren aldeko botoekin eta DAren kontrako botoekin bertan behera uztea erabaki zen. Horrela, duela 3 urteko gai hau itxi egin da, eta alderdi guztiak 2020an adostutako hitzarmenean sakontzeko konpromisoa adierazi dute. Beste gai batzuei lotuta, aho batez onartu ditu udalbatzak ordenantza fiskalen moldaketak eta martxoaren 8aren testuinguruen egindako adierazpen instituzionala.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, aurten ere, egitarau oparoa osatu du Berdintasun batzordeak. Era eta gai ezberdinetako jarduerak antolatu diren arren, “aurten saiakera berezia egin nahi izan da emakumeen zikloa erdigunean jarri eta eragile ezberdinekin lanketa interesgarriak burutzeko”, Itziar Irizar Beristain Berdintasun eta politika feministen zinegotziaren esanetan.
Irailaren 7tik 10era egingo da Animadeba Animaziozko Nazioarteko Zinema Jaialdia Deban. Hamabosgarrena izango da aurtengoa. Maiatzaren 1ean amaituko da film laburrak aurkezteko epea, Sail Ofizialean eta Zuzendari Berriak-EHU atalean lehiatuko direnak.
Heldu da Artzabalgo hilerri berria zabaltzeko unea. Martxoaren 25ean, 12:00etan zabalduko da. Udalerrian aspaldi atzemandako behar bati erantzungo zaio horrekin. Hilerri berdea da, hilobi gehienak lur azpian eta soropilez estaliak daude, eta horrenbestez, parke baten itxura du. Herritarrek aurretik ezagutzeko aukera izango dute martxoaren 17an, 18an eta 19an egingo diren bisita gidatuetan.
Debako alkate Gilen Garcia eta Itziarko auzo-alkate Arantza Egaña Gipuzkoako Batzar Nagusietan egon dira asteon, Gipuzkoako udal barrutiak erregulatzen dituen foru-arauaren berrikuspenari buruz eztabaidatzeko sortutako Ponentzian. Biek nabarmendu dute gobernantza eredu partekatua, eta gaur egun bi erakundeen artean lortutako harremanak herritarrentzat dakarren onura.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan debako udalbatzak otsailaren 24an adierazpen instituzionala adostu du aho batez.
Debako Udalak eta Urtxintxak “Bastiñuixan” izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu. Horretarako, martxoaren 15ean, 22an, 29an eta apirilaren 5ean, Urtxintxako jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Zumardiko kioskoan egingo dira (euria bada, Ifar kaleko eskolako patioan).
Guztira 500 zuhaitz landatuko dira eta asmoa da Arantzako artadian erabilerarik gabe geratu diren nekazaritzako bi lursail baso bihurtzea.
Euskal artista garaikide berriek haien lanak jendaurrean erakusteko dituzten zailtasunak eta dagoen diru iturri murritza ikusita, Arte Eskola bizirik taldeak proposatuta Kultura batzordeak esku-hartzea erabaki zuen. Eta bi taldeek elkarlanean lehiaketa bat antolatzeko oinarriak lantzeari ekin zioten. Osoko bilkurak horiek onartu ondoren, aurten deialdia egitea erabaki da.
Tene Mujika hil zeneko 40. urteurrenaren testuinguruan askotariko ekimenak antolatu ditu Debako Udalak. Tartean, Mujikaren ilustrazio sariketa. Lanak aurkezteko epea asteon amaitu da, eta sariduna hautatzeko prozesua zabalduko da.
Dagigun partaidetza prozesuan Zumardiari buruz egin den lanketaren emaitzak partekatzeko unea heldu da. Hilaren 29an egingo den ekitaldian aurkeztuko da orain arte egindakoak eman duen emaitza, eta aurrera begirako proposamena. Ekitaldia udaletxeko pleno aretoan egingo da 18:30ean.
Herritarrek egindako bozketa bidez irabazi du Murtziako Yecla herriko (Estatu espaniarra) Javier Jareñok Tene Mujika ilustrazio sariketa. Bi lan aurkeztu ziren sariketara. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egon dira erakusgai jendeak bozka eman zezan. 63 pertsonak bozkatu zuten. Irabazleak 37 boto jaso zituen, eta besteak, Dulce Maria Fene galiziarrak egindakoak, 22. Balio gabeko 4 boto jaso ziren.
Emakumea* Surflari emakumeen artean surfa sustatzearen alde lanean ari den irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta euskal kostaldeko herrietan emakumeei soilik zuzendutako ikastaroak antolatzen ditu 2014az geroztik. Debako Udalak eta Emakumea* Surflari elkarteak lankidetza hitzarmena adostu dute 16 urtetik gorako emakumeei* zuzendutako ikastaroak sustatu eta pertsona hauen ahalduntze indibidual eta kolektiboa bultzatzeko asmoz.
Eman izena CITA-alzheimerren ikerketa berrian, bizitza ohitura osasungarrien eta eta faktore kardiobaskularren kontrolaren bidez narriadura kognitiboa prebenitzeko.
Hurrengo ikasturteko 'Gozatuz aisialdia euskaraz' egitasmoaren programa osatzeko herritarrei intereseko dituzten ikastaroak proposa ditzaten eskatu nahi die Udalak. Apirilaren 8ra arteko epean jasoko dira proposamenak Udal liburutegian, Udaletxeko harreran, Turismo bulegoan eta Gaztelekuan jarriko diren esku-orrietan. On-line ere egin daiteke, lotura honetan: https://forms.gle/419E7NSprfQc1N6j7.
Artzabalgo hilerria gaur, martxoak 25, eguerdian zabaldu da. Udalbatza osatzen duten hiru alderdietako ordezkariak, gai honetan lanean aritu diren udal langileetako batzuk eta herritarrak egon dira bertan. Gilen Garcia alkateak eskerrak eman dizkie gai honekin lanean aritu direnei, hala nola, batzordeari.
Gaur, osteguna, martxoak 31, 'elkar-EKIN Lanean' programan diplomak banatu dira Debegesan, Debabarreneko Garapen Agentzia; guztira, 19 emakumek eta 29 gizonek hartu dute parte.
Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izatea bultzatu nahi du UEMAk, eta horien artean, errenta aitorpena ere euskaraz egitea. Horretarako, aurreko urteetako bideari jarraituz, hautu hori sustatzeko kanpaina hasiko dute UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean, tartean Debako Udalak.