Martxoaren 29an egin da Dagigun partaidetza gunearen lehen prozesuaren emaitzaren partekatze saioa. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan bildu diren herritarrei eta eragileetako ordezkariei aurkeztu diete emaitza Gilen Garcia alkateak eta proiektuaren zuzendari Itziar Gonzalez arkitektoak. Haiekin egon dira, halaber, proiektuaren zuzendaritza Gonzalezekin partekatzen duen Igor Ahedo EHUko irakaslea eta gazteek osatutako dinamizatzaile taldeko kideak.
Martxoaren 31n bildu da Debako udalbatza ohiko osoko bilkuran. Hainbat gai landu ditu, esaterako ogasunari lotutako hainbat, San Roketan jartzen den plazaren inguruan ere aritu da, eta pentsionistek aurkeztutako mozioa onartu da.
Apirilaren 23tik 29ra egingo dira Liburuaren Egunaren (apirilak 23) testuinguruko ekitaldiak. Adin eta gustu desberdinak dituzten pertsonak asetzeko moduko egitaraua prestatu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean. Esaterako, poesia irakurraldia, haurren ipuin lehiaketaren sari banaketa eta azoka egingo dira.
Hasi dira Luzaro eskolako ikasleak aurten Agenda 2030en barruan egingo dituzten lanekin. Lehorreko bizitza (landareak, animaliak, natur gune babestuak…) hartu dute lantzeko gaia aurten. Joan den astean udaletxean egon zen ikasle talde bat gai horri buruz dituzten galderen erantzunen bila. Maila desberdinetako ordezkari bana egon zen udaletxean, eta haiek izango dira euren ikaskideei informazioa helaraziko dietenak ondoren.
Amaikak bat taldearen 75. urteurrenaren testuinguruan Gipuzkoako Klasikoaren lehen etapa jokatuko da Deban, larunbatean, apirilak 23. Bigarrena, Donostiako Egia auzoan jokatuko da hurrengo egunean. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak, Debako Amaikak Bat eta Donostiako Donosti Gain elkarteekin antolatu du. Debako Udalak herrian egingo den etapa lagundu du.
Lurra berritzeko lanak egingo dira apirilaren 25etik 29ra autobus geltokiko sarreran. Lanok autobus geltokia eta hondakinak biltzeko gunea behin-behinean lekuz aldatzea eragingo dute. Ahalik eta kalte gutxien eragiteko bi fasetan egingo dira. Eguraldiak laguntzen badu, eta ezusterik sortzen ez bada, apirilaren 29rako amaituko dira lanak.
Labarretan pilatutako hondakinak eta plastikoak biltzeko garbiketa datorren maiatzaren 29an egingo da, igandez, Deba-Zumaia Biotopoan, Elorriaga inguruko labarretan (Itziar-Deba).
Maiatzaren 1ean hasiko da 2022ko TAO denboraldia, irailaren 30a bitartean. Bertakoen txartela etxean jasoko dute 2022ko urtarrilaren 1ean Deban erroldatuta dauden, ibilgailuaren zerga ordainduta duten eta zergak egunean dituzten herritarrek datozen egunetan.
Argi geratu da istorioak kontatzeko zaletasunak eta irakurzaletasunak etorkizuna bermatuta dutela Deban, Debako II. Euskarazko ilustrazio eta ipuin lehiaketako parte-hartzeak erakutsi duenez. Apirilaren 26an egin da Luzaro eskolak eta Debako Udalak elkarlanean antolatzen duten lehiaketaren bigarren edizioaren sari banaketa. Liburuaren Egunaren testuinguruan antolatutako azken ekitaldia gaur izango da, Deba 100 hitzetan lehiaketaren sari banaketa, hain zuzen ere. 19:00etan egingo da ekitaldia Kultur Elkartean
Cardenas Fundazioak eta Debako Udalak antolatzen duten 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketaren VI. Edizioaren sariak banatu ziren ostiralean, apirilaren 29an. Deba du gaia lehiaketak. Haren historiarekin, paisaiarekin edota, zuzenean edo zeharka, harekin lotuta dagoen edozerekin zerikusia izan behar dute aurkezten diren lanek. Euskarazko modalitatean lehen saria (300 euro) Nagore Dorronsorok irabazi du eta gaztelaniazko modalitatean Rafa Bravok.
Debako Udalak azken egunotan udalerriko puntu desberdinetan agertu diren sexu askapenaren kontrako mezuak arbuiatu nahi ditu. Pertsona gutxi batzuek egindako margotze horiek udalerriko gehiengoaren nahiaren kontrakoak dira. Bizikidetzaren alde gaude debarrak, eta bide horretan lanean ari da Udala ere. Horregatik, ez ditugu onartzen ez mezu eta ezta jarrera xenofoboak, sexu askatasunaren kontrakoak, gutxiengoen kontrakoak... ez Deban, ez beste inon ere.
Maiatzaren 4an egindako osoko bilkuran aho batez onartu dituzte udalbatzako kideek gai zerrendan jasotako guztiak. Hala, lanpostuen egonkortzerako egindako proposamena onartu zuten udalbatzako kideek. Enplegu Publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aurreikuspenean aplikatze aldera osoko bilkurak 2022. urterako aldi baterako enplegua egonkortzeko aparteko lan-eskaintza publikoa onartu du.
Eskaintzak Debako Udaleko Harrera Bulegoan edo Debako Udaleko erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira, iragarkia Gipuzkoa AldizkarI Ofizialean argitaratu (apirilak 22 edo apirilak 23) eta hurrengo 30 naturaleko epean.
Azken bi urteotan, osasun pandemiak eraginda, ez da Debarren Eguna ohiko moduan ospatzeko aukerarik egon. Aurten, maiatzaren 15ean, azken bi urteotako nagiak kenduta kaleak pozez betetzeko deia egin nahi die herritarrei Debako Udalak.
Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatutako liburua da 'M ama* eme* ume*' liburua, biak lotzen dituena. Amatasun bakarra ez dagoela-eta, hausnarketarako gonbita egiten du liburuak. 2021. urteko Tene Mujika saria jaso zuten bi lesakarrek liburua ontzeko. Maiatzaren 5ean aurkeztu dute liburua lehenik Donostian, prentsari, eta ondoren Debako udaletxean egin den ekitaldian.
Adinaren arabera banatutako bi txanda proposatzen dira Kolorez bai udaleku irekietarako. Bietarako izen-ematea datorren ostiralean, maiatzak 13, amaituko da.
Uda hasi aurretik bi saio egingo dira Irakurketa Klubean, maiatzaren 25ean Bertold Arrietaren Gezurra berdaderoa liburuaz arituko dira Ostolaza Udal Liburutegian, Asier Serranoren gidaritzapean. Ekainaren 2an, berriz, Ainhoa Aldazabalek dinamizatuko du Astrid Lindgrenen Los hermanos Corazon de Leon liburua.
Emakume Abertzale Batzaren mendeurrenean, eskuragarri jarri ditu bederatzi kideren obra osoa eta elkarteari buruzko hainbat lan Jakinek haren webgunean. Tartean dago Tene Mujika debarraren lana ere. Debako Udalak proiektua lagundu du.
Bi urte baino gehiago egon ondoren, Debako GELTOKIA aterpetxea 2022ko apirilaren 25ean ireki zen, pandemiaren osteko mugak ezarrita, hartzen den jende kopurua erdira murriztuta, barrualdean distantziak mantenduta, etab. Berriz zabaldu denean etorritako lehen erromesa frantziar bat izan zen, Onintza Regil boluntarioak artatutakoa, argazkian ikus daitekeen bezala.
1990eko maiatzaren 17an Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) homosexualitatea gaixotasun psikiatrikoen zerrendatik kendu zuen, eta harrez gero LGTBIfobiaren aurkako eguna ospatzen da egun honetan.