Aurtengo ekainerako eta uztailerako hainbat ekintza antolatu ditu Gaztelekuak. Izena emateko azken eguna Ekainaren 17an izango da.
Lanpostuaren eskaintza lanaldi partzialekoa da eta lan kontratuak 4 hilabeterako iraupena izango du, Irailaren 1ean hasita. Curriculumak eta motibazio gutunak bidaltzeko epemuga ekainak 22 da eta Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira: mikel@topagunea.eus helbidera.
Gaurtik, ekainak 14, ekainaren 17ra, Geoparkeen Munduko Sareko bi ebaluatzailek Geoparkearen kudeaketa eta esparru ezberdinetan egin diren aurrerapausoak aztertuko dituzte, dibulgazioan, ikerketa zientifikoan, kontserbazioan eta natura turismoa, hain zuzen ere. Helburua UNESCOren Munduko Geoparke izendapena beste lau urtez berrestea da.
Dagigun partaidetza gunean Zumardiaz herritarrekin gauzatzen ari garen prozesuaren barruan, Europako Next funtsetako diru-laguntza jasotzeko oinarrizko proiektua osatu, eta aurkeztu da. Hil honen hasieran ikusgai egon da, eta hala nahi izan duenak ekarpenak egiteko aukera izan du.
Urtero bezala, aurten ere Debako Udaleko kirol zerbitzuak Uda Kirola 2022 jarduera multzoa antolatu du. Urtero bezala surfa, bodyboarda, eta SUPa ikasi ahalko dute bertaratzen direnak, baita iaz lehenengoz egindako Surfskate modalitatea ere. Aurten gainera, Slackline ikastaroa ere antolatu da.
Uda sasoiarekin batera, udaleko hainbat zerbitzuk ordutegia aldatu egin dute, ohikoa denez.
2022ko maiatzaren 16tik ekainaren 30a arteko epealdian, biak barne, Ondasun Higiezinen Gaineko zergari (hiri-zerga eta landa-zerga) dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
Ines Osinaga musikariaren eta Joseba Sarrionandia idazlearen lanak bateratzen ditu Olatu arteko txalupa arraroa emanaldiak. Ikuskizun musikatua eta poesia errezitaldia. Ekainaren 25ean 22:00etan Plaza Zaharrean ikusteko aukera izango da eta ez da sarrerarik beharko.
Uztailaren 1etik abuztuaren 10 arteko epealdian, biak barne, 2022ko 2. hiruilabeteari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
Ekainaren 28a, LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko eguna da eta aurten Debako Udalak egunera bertara ekarriko du. Aurten lanketa bereziki gaztetxoekin egingo da. Pertsonen arteko berdintasuna, aniztasuna... oinarrizko balore dituzten haur eta gazteek etorkizuneko Deba hobea egingo baitute.
Etorkizuna Eraikiz kapsula Deban izango da egun osoan
Berdintasun Batzordean puntu ilunen azterketa egiteko asmoak, azkenean, hirigintza antolamendua ikuspegi zabalago batetik, eta genero perspektibatik, aztertzera eraman du Debako Udala. 'Hiri debekatuaren mapa', 'Mapa Morea'… izen edo kontzeptu ezberdinak erabili izan ohi dira gisa honetako azterketetan.
Zestoa, Zumaia, Deba eta Itziar mugakideak dira, baina udal elkarte desberdinean dago bakoitza. Herri horietan bizi diren biztanle asko eta askok lotura estua dute aldameneko herriarekin (ohiturengatik, gertutasunagatik...), eta ondare-gune asko zein industriaguneak hiru udalerrien arteko muga inguruan daude, besteak beste.
Debako udalbatzako kideek ekainaren 28an ospatzen den LGTBI+ Harrotasunaren Egunean adierazpen instituzionala egin dute, ekainaren 30eko osoko bilkuran berretsiko dutena. Halaber, egunean zehar hainbat ekimen egingo dira herrian egunaren testuinguruan.
Aurtengo udan korronteak sortzen ari dira ohikoak ez diren lekuetan Debako Santiago hondartzan. Horren ondorioz sorosleek zein surfean aritzen direnek hainbat pertsona lagundu behar izan dituzte itsasotik ateratzen hondartza denboraldia hasi zenetik.
Ur (h)ondoa garden kanpainaren bitartez herriko ur-eremu desberdinak zaborrez eta bereziki plastikoz, garbituko dira. Aldi berean, hondartzan bertan dugun biodibertsitatea ezagutzera eman nahi dugu, ezagutzen dena zaintzen baita. Beraz, hori da Debako Udalaren asmoa.
Elkanoren lehen mundu biraren 500. urtemugaren efemeridea izango da aurten eta hau ospatzeko, Pasaiako Itsas Festibalean hasi (maiatzaren 26tik 29ra) eta Getarian egingo den Elkanoren lehorreratzearen bitartean (irailaren 6a) patatxa bat portuz portu ibiliko da. Euskal itsas ondarearen kultur enbaxada izango dena. Maiatzetik irailera, ontziak Euskal Herriko kostaldeko hainbat herri bisitatuko ditu, horien artean Deba eta Itziar. Uztailaren 4an 16:30ean iritsiko da Debako portura, bertan harrera ekitaldia egingo da, eta uztailaren 8an 09:00etan irtengo da Zumaiara.
Euskal artista garaikide berrien lanak ezagutarazteko asmoz, Debako Udalak Arte eskola bizirik taldearekin elkarlanean gazteen arte bisual lehiaketa aurkeztu zuten apirilean, eta uztailaren 2tik aurrera, irabazleen lanak erakutsiko dira Santa Maria elizako klaustroan egingo den erakusketan. Uztailaren 31 bitartean egongo da ikusgai.
Gaur, uztailak 1, argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Elizburuko 'a.300.5' partzelan babes publikoko udal erregimen tasatuko 38 etxebizitzak, eta atxikitutakoak (trasteleku eta garajeak), eskuratzeko zozketa arautuko dituzten oinarriak, eta hortaz, bihartik aurrera zabalik egongo da izen-ematea, abuztuaren 1era arte (hori barne).
Hainbat gai landu zituen Debako udalbatzak ekainaren 30ean egin zuen ohiko osoko bilkuran, eta guztiak aho batez onartu.