Beste herrietako kiroldegitako bazkideek Debako kiroldegia erabiltzeko aukera ematen du Mugiment txartelak. Orain arte hori erabiltzeko ordutegia librea zen, hau da, kiroldegia irekita zegoen ordu guztietan etor zitezkeen. Uztailaren 4tik aurrera, ordea, ordutegia mugatuta izango dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Flysch Nazioarteko Organoaren VII. Zikloa antolatu du uztailaren 2tik 30era bitartean, Orio, Zumaia, Deba eta Getarian. Uztailaren 1ean egin da aurkezpena Donostian, eta prentsaurrekoan parte hartu dute Ondare Historiko-Artistiko eta Artxiboen Zerbitzuko buruak, Gabriela Vivasek; Santiago Bandak, Flysch Nazioarteko Organo Zikloaren zuzendariak, Ana Belén García organo-joleak eta Aaron Ribas organo-joleak. Halaber, bertan izan dira ere kostaldeko udaletako ordezkariak: Marina Bidasoro Zumaiako Kultur zinegotzia, Aritz Larrañaga Debako Kultura zinegotzia, Ibon Gereka Getariako zinegotzia eta Iker Apaolaza Orioko Kultura teknikaria.
Debako udal musika eta dantza eskolako 2022/2023 ikasturterako matrikulazio epea amaitu den arren, azken plaza batzuk libre geratzen dira oraindik.
Kartelak aurkezteko epea amaitu da dagoeneko eta guztira 5 lan aurkeztu dira.
Pasa den astean Debako hondartzak duen biodibertsitatea ezagutzeko eta hala, honen zaintza sustatzeko, bisita gidatuak martxan jarri ziren. Baina ezusteko baten ondorioz, atzeratu eta larunbat honetan hasiko dira.
Debako Udalak Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteei zuzendutako diru-laguntza eskaintzen du, eta horren eskaera egiteko deialdia zabalik dago, abuztuaren 1era arte. 2022ko deialdiko laguntza 4.000 eurokoa da.
Debako Udala Ur (h)ondoa garden kanpaina egiten ari da 2022ko udan, herriko hiru urgunetan pilatzen diren hondakinak -bereziki plastikoak- jasotzeko. Oraingoan itsasadarreko garbiketa egingo du, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Aurrez izena eman behar da.
Udalbatzen osoko bilkuretan onartu ondoren, Debako Alkate Gilen Garciak eta Mutrikuko Alkate Joseba Palenzuelak Debako eta Mutrikuko Udal Arau Ordezkoetan jasotzen denaren arabera Estuarioko Plan Bereziaren idazketarako eta tramitaziorako hitzarmena sinatu dute.
Azken egunotan, Debako hondartzan bezala, Mutrikun eta Zumaian izaera gelatinosoa duten organismo batzuk, medusen antza dutenak, antzeman dira.
Debako udalerrian etxebizitzak alokatzeko laguntzak emateko programaren laguntzen oinarri arautzaileak Debako Udaleko Osoko Bilkuran onartu ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, uztailaren 15etik irailaren 23ra bitarte eska daitezke laguntzak 2022. urtean.
Aurten lehen aldiz egin du Debako Udalak San Roke jaiak iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketa. Lau kartelen artean hautatu dute herritarrek irabazlea.
Udako etenaren aurreko azken osoko bilkura egin zuen atzo, uztailak 21, Debako udalbatzak. Aho batez onartu zen EAEko Administrazio Orokorraren esku jartzea Itziarko Udaletxe zaharreko eraikinaren birgaitzea (Luzaro HLHI). San Roke jaietako egitaraua ere berretsi zen.
San Roke jaietan Umeen eguna antolatzen hasi zirela 70 urte beteko dira aurten. Hori aintzat hartuta, eta urte luzez horretan zein herria girotzeko beste hainbat lanetan aritu den Txaro Garate omentzea, eta txapligua berak botatzea erabaki du Kultura Batzordeak. Garaterekin batera egongo dira jaien hasieran Umeen eguna antolatzen duten kideak eta Gure Kai dantza taldekoak.
Jaiak ingurukoez, dantzaz, musikaz… festaz gozatzeko dira, noski. Baina, aurten ere, Udalak herritarrei gogorarazi nahi die San Roke jaiak parekideak eta erasorik gabekoak izan behar direla.
Guztira 412 nerabek eman dute izena Gaztelekuko udako programan, horregatik pozik dira arduradunak, aurten ere arrakastatsuak izan baitira.
Hiru urte itxaron ondoren San Roke jaiak ospatuko dituzte debarrek abuztuaren 14an hasita.
Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldiaren XV edizioa egingo da irailaren 7tik 10era, Deban. Debako Udalak hasieratik bultzatu du, eta urtez urte gero eta babes handiagoa lortu du, Euskal Herriko animazioaren panoraman ezinbesteko hitzordu bihurtuta. Publikoaren, zinemagileen, industriako profesionalen eta artisten topagunea da Animadeba. Aurtengoaren aurkezpenean, Aritz Larrañaga kultura zinegotziak herriari egiten dion ekarpena nabarmendu du, eta antolatzaileak eskertu ditu egiten duten lanagatik. Musika emanaldiak eta tailerrak ere egingo dira.
Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketaren 53. edizioa izango da irailaren 10ean, larunbata, egingo dena. 16 urtetik gorako margolariek parte har dezakete lehiaketan.
Emakumea* Surflari emakumeen artean surfa sustatzearen alde lanean ari den irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta euskal kostaldeko herrietan emakumeei soilik zuzendutako ikastaroak antolatzen ditu 2014az geroztik.