20 pertsonak parte hartu dute 2022. urteko Kaleko margo lehiaketan. Irailaren 10ean egin da lehiaketaren 53. edizioa. Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketa da. Margolariek Debako inguruetako ageriko tokietan sortu dituzte haien lanak, gaia librea izan da, eta teknika libreak erabili dituzte, aurreko edizioetan bezala.
Aisialdia, kirola, musika eta dantza oinarri askotariko ikastaroak jasotzen dira eskolaz kanpoko eskaintza publikoak 2022-2023 ikasturterako. LH1 eta DBH4 mailetan dauden haur-gaztetxoei zuzendutako eskaintza da. Gaztelekuak ere eskaintzen ditu jarduerak DBHko gazteentzat.
Hiru urte itxaron ondoren San Roke jaiak normaltasun osoz egin ahal izan dira. Kultura Batzordeak balorazio oso ona egin du aurten San Roke jaien inguruan. Jaiak hasi bezperan, abuztuaren 13an, egindako Deba-Reus topaketak berotu zuen giroa.
2021. urteko Tene Mujika bekaren irabazleetako bat da Jon Abril. Debako Udalak Elkar argitaletxearekin elkarlanean ematen duen bekaren bitartez 'Isildutako eskuak. Emakume langileak gerra ondoko Euskal Herrian' liburua idatzi du Abrilek. Liburuaren lehen aurkezpena Debako Agirre jauregian egin du, irailaren 15ean.
Urriaren 3an berriro hasiko da martxan Debako Irakurketa Kluba. Bi saio egingo dira urrian.
Aspaldiko eskaerari erantzunez, Artzabal auzoko 1 eta 13 zenbakien artean (200m inguru) espaloi berria egingo da, gaur egun dagoen paseoa hilerri berriko ingurunearekin eta Errotazar futbol zelaiarekin lotzeko. Modu horretan, erraztu egingo da oinezkoek bidea erabiltzea, segurtasuna handituz.
Ohiko formatuan egingo da aurtengo Euskal jaia Deban. Irailaren 24rako egun osorako egitaraua prestatu da. Eguraldiaren iragarpenak ekimenen kokalekuak aldatzea eragin dezake. Esaterako, marmitako lehiaketa Estalitako pasealekuan egingo da, Plaza Zaharrean beharrean. Baserritarrez janztea eskatzen dute Kultura eta Euskara Batzordeek.
Pandemiak behartutako bi urteko etenaldiaren ondoren, Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna berriz ikus daiteke Euskal Herriko leku guztietan. Donostian bira amaitu aurretik, Deban ikusi ahal izango da urriaren 1ean, 22:00etan kiroldegian. Sarrerak salgai daude Turismo bulegoan.
Agroekologiaren eta elikaduraren inguruko 'Zure platerean hasten da mundua' jardunaldiak urriaren 1etik 8ra bitartean egingo dira, eta askotariko izaera duten jarduerak egingo dira, esaterako, solasaldi-merienda, pelikula emanaldia edo etxalde batera bisita. LH5eko ikasleekin eta landuko da gaia ikastetxean bertan.
Errotazar futbol zelaia berritzeko lanak urria amaitu aurretik bukatuko dituztela aurreikusi da. Abuztuaren 19an hasi ziren lanak. Belar artifiziala aldatuko da, eta argiteria berria jarri. Udala udalerriko beste hainbat gunetan egiten ari den moduan, futbol zelaian ere, LED motakoa jarriko da.
Hornidura arazoak izan ditu Artzabalgo espaloiko obrak egin behar dituen enpresak, eta irailaren 26an hastekoak baziren ere, atzeratu, eta datorren astean hastea aurreikusi dute. Aspaldiko eskaerari erantzunez, Artzabal auzoko 1 eta 13 zenbakien artean (200m inguru) espaloi berria egingo da, gaur egun dagoen paseoa hilerri berriko ingurunearekin eta Errotazar futbol zelaiarekin lotzeko. Modu horretan, erraztu egingo da oinezkoek bidea erabiltzea, segurtasuna handituz.
Ibai ertzeko Arrantzale kalean lanak egingo dituzte urriaren 3tik 6ra. Tren-geltokiko igarobidetik Hondartzako paseoraino zuhaitz artean doan asfaltozko zoladura osoa berrituko du Eusko Jaurlaritzako Portuak Sailak.
2020. urtean Debako Udalaren ordenantza fiskalen eguneraketa garrantzitsua egin zen, orduko osoko bilkuran azaldu zen moduan, urte luzez aldaketarik, hau da, eguneraketarik egin gabe baitzegoen. 2021. urtean, aho batez onartu zen aurrera begirako irizpide bat markatzea, eta urtez urte egitea eguneraketa, bat-batean igoera esanguratsurik egin behar ez izateko, eta gutxienez %1eko igoera egitea.
Debako Udalak diru-laguntzak banatuko dizkie euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan 2021-2022 ikasturtean parte hartu duten herritarrei. Diru-laguntzok, langabezian daudenei, jubilatuei, edota 18 eta 25 urte artean dituzten ikasleei banatuko zaizkie, betiere, DEBABE Udal Euskaltegien mankomunitatetik bekarik jaso ez badute.
2022. urteko urriaren 1etik azaroaren 10 arteko epealdian, biak barne, 2022ko 3. hiruhilekoari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
Gorputzen, lurraren eta lurraldearen defentsa behar globalak dira. Pertsonen eskubideen urraketak, naturaren esplotazioak eta arpilatze etengabeek kalte larriak eragiten dizkie gizateriari eta bizitzari. Horren aurrean, Guatemala, Euskal Herria, Mexiko eta Honduraseko aktibistek lurraldearen defentsarako agenda bideratzeko zenbait erronka identifikatzeko eta horien inguruan hausnartzeko gonbitea egiten dute, tokikotik globalera eta lurretik gorputzera.
Debako ur-eremuen inguruko kontzientziazio lana egiteko, eta inguru horietako hondakinak jasotzeko ekimena da Ur (h)ondoa garden. Aurtengo udan gauzatu du Debako Udalak hainbat eragileren eta herritarren laguntzarekin. Kanpainaren balorazioa ona da, eta helburua lortu dela esan daiteke, zer pentsatua eman baitie herritarrei plastikoaren erabileraren inguruan.
Aurten IV. Elkartasun azoka egingo da urriaren 15ean. Herriko kooperazio taldeek haien proiektuen berri eman, eta produktuak salduko dituzte. Garapenerako lankidetzaren astearen testuinguruan egingo da azoka.
2022ko urriaren 01etik azaroaren 10a arteko epealdian, biak barne, Jarduera Ekonomikoen Gaineko zergari dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da. Aurtengo irailaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2022ko azaroaren 10ean.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak beste lau urtez, 2026. urtera arte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari eutsiko dio. Kalifikaziorik altuenarekin gainditu du azterketa, “Green Card” edo Txartel Berdearekin; ikerketa zientifikoaren, kontserbazioaren, hezkuntzaren eta natura-turismoaren alorrean Geoparkeak egindako lana eta bilakaera aztertu dute adituek.