Aurtengo Debako Euskaraldia dinamizatzeko langile bat kontratatuko daLanpostuaren eskaintza lanaldi partzialekoa da eta lan kontratuak 4 hilabeterako iraupena izango du, Irailaren 1ean hasita. Curriculumak eta motibazio gutunak bidaltzeko epea ekainaren 22an amaituko da eta Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira: mikel@topagunea.eus helbidera.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/aurtengo-debako-euskaraldia-dinamizatzeko-langile-bat-kontratatuko-dahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/aurtengo-debako-euskaraldia-dinamizatzeko-langile-bat-kontratatuko-da/@@download/image/euskaraldia-1.jpg
Aurtengo Debako Euskaraldia dinamizatzeko langile bat kontratatuko da
Lanpostuaren eskaintza lanaldi partzialekoa da eta lan kontratuak 4 hilabeterako iraupena izango du, Irailaren 1ean hasita. Curriculumak eta motibazio gutunak bidaltzeko epea ekainaren 22an amaituko da eta Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira: mikel@topagunea.eus helbidera.
Lanpostuaren zereginak
Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
Euskaraldiko Batzordea ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon.
Hautagaien baldintzak
Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
Deba ondo ezagutzea.
Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
Kudeaketarako gaitasuna izatea.
Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.