Herritarrei zerbitzuak hobetzeko prestatutako aurrekontuak

Udazken garaian ohikoa den lanketa egin ondotik, 2023ko aurrekontuak datorren astearteko osoko bilkuran onartzea aurreikusten du Udal Gobernuak. Elkarlana oinarri, alderdietako nahiz Auzo Udaleko ordezkariekin eta herriko eragileekin landu dira datorren urterako aurrekontuak, 2019-2023ko Gobernu Plana bide-orri hartuta eta udalerriko beharrak aztertuta. Udalerako 7.600.000€ko aurrekontua aurkeztu da.

Udal antolaketari dagokionez, lehentasuna izan du Hirigintza Saileko pertsonalean inbertsio ahalegin berezia egiteak. Horrez gain, ludoteka zerbitzua martxan jartzea, Simon Berasaluze plazako udal bulegoak atontzea, Agirre jauregiko entsegu geletan hobekuntzak egitea eta Agerretxeko depositua birgaitzea aurreikusi dira inbertsio nagusien artean. Sorozabal pasealekuko begiratokia txukuntzeko diru-laguntza ere lortu da, 2023an exekutatu ahal izateko.

Gizarte Zerbitzuen alorrean beharren araberako doikuntzak egin dira diru-partidetan eta martxan dauden lanketei jarraipena emango zaie: zahartzaro aktiboa, zaintza eredua, kulturartekotasun planeko ekintzak, zaintza sarea, elikagai bankua, alokairu diru-laguntzak, …

Kultura eta euskaran ohiko ekintzak eta eragileekin egiten diren hitzarmenak aurreikusi dira. Zuhatza euskara elkartearekin, adibidez, diru-partida handitzea adostu da, aldizkariaren eta euskal kulturgintzaren jarduna hobetu asmoz. Horrez gain, pandemiaren eraginez elkarteen diru-laguntzetan egin ziren murrizketak bertan behera utzi eta lehengo partidak berreskuratu dira. Gainera, LHko ikasleentzat online bidezko euskarazko mintzapraktika programa ere martxan jarriko da.

Partaidetzaren alorrean hainbat lanketa aurreikusi dira: ludoteka zerbitzua, Zumardiko jolas parkea, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra eta herri eredua lantzen hasteko aurrelanak eta azterketak (etxebizitza, ingurumena, mugikortasuna, zaintza, azterketa sozio-ekonomikoa, …), … Gainera, herri ereduari begira, Oinherri herri hezitzaileen filosofia sustatzen duen elkartearekin bazkidetza eta lankidetza abiatuko du.

Jasangarritasun energetikoari dagokionez, martxan dauden zenbait lani jarraipena emango zaie: argiteria publikoa eguneratzea, eraikin publikoen ziurtagiri energetikoak egitea, … Eta energia ekoizpenerako kooperatiba sortzeko azterketa ere aurreikusi da.

Guztira 9.200.000€ inguruko aurrekontu bateratua osatu da (Udalerako 7.600.000€, Auzo Udalerako 1.065.000€ eta Deba Musikal Patronaturako 645.000€), eta Gipuzkoako Foru Aldunditik ia 4.500.000€-ko Foru Funtsa aurreikusten da.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
herritarrei-zerbitzuak-hobetzeko-prestatutako-aurrekontuak
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.