Hondartzan erabiltzaileek uzten duten zaborra ikusgai utzi da gune batean 4 egunetan garbiketa etenda

Ur (h)ondoa garden kanpainaren barruan, itsasoaren azpia, ibaiertza eta hondartza zaborrez eta plastikoz garbitzeko askotariko ekimenak antolatu ditu Udalak hainbat eragileekin. Azken egunotan kontzientziazioa lantzeko ekimen bat ere egin da, Santiagoko hondartzako gune batean pilatzen den zaborra ikusgarri jarriz.

Horrela, 4 egunez Santiagoko hareatzaren mendebaldeko erdia garbitu gabe utzi da. Goizean hondartzara joaterakoan, jendeak ikus zezan zenbat zabor uzten dugun botata. Hori da, gainera, gehien zikintzen den hareatzaren eremua.

Ibaian eta itsasoan aurkitzen ditugun hondakinak hondakin arinak dira, pisu gutxikoak, plastikoak gehienak, haizeak edo euriak eramanak. Gure herriko eta ibaiaz gorako herrietako kaleetan sakabanatutako plastikoak, zuzenean edo estolderian zehar ibairaino iristen dira.

Hondartzan sortzen den zaborraren jatorria, aitzitik, desberdina da. Hondartzan erabiltzaileok bertan hainbat denbora egoteagatik sortzen ditugun hondakinak dira. Eta hauek modu egokian jasotzeko, hondakin mota bakoitzak bere edukiontzia du hondartzaren sarreran, eta goizero zein arratsaldero hustu egiten dira. Baina, hala ere, hondartza-eguna amaitzean hondarretan hondakin asko geratzen dira (aluminiozko papera, bilgarriak, zigarrokinak, freskagarri-latak). Gainera, horietako batzuk nahita lurperatzen dira hondarretan.

Debako Udalak jakin badaki uda honetan zakarrak jasotzeko edukiontzi-puntuak indartu behar direla, eta horretan ari da lanean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. 

Maiz ahaztu egiten dugu hondartza natur gune bat dela, hainbat izaki bizi direla, eta zikindu eta kutsatu egiten diegula euren etxea, euren habitata.

Hondartzatik irteten garenean, hortaz, eraman ditzagun gure hondakinak, gutxienez, pasealekuko edukiontzietara. 



Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
hondartzan-erabiltzaileek-uzten-duten-zaborra-ikusgai-utzi-da-gune-batean-4-egunetan-garbiketa-etenda
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.