Txaro Garatek, Gure Kaik eta Umeen egunaren antolatzaileek jaurtiko dute San Roketako txapligua

San Roke jaietan Umeen eguna antolatzen hasi zirela 70 urte beteko dira aurten. Hori aintzat hartuta, eta urte luzez horretan zein herria girotzeko beste hainbat lanetan aritu den Txaro Garate omentzea, eta txapligua berak botatzea erabaki du Kultura Batzordeak. Garaterekin batera egongo dira jaien hasieran Umeen eguna antolatzen duten kideak eta Gure Kai dantza taldekoak.

Hori abuztuaren 14an izango da, baina aurretik, abuztuaren 9an, esker-ekitaldia egingo zaio Txaro Garateri. Euskal kultura eta tradizioa galdu ez dadin lan handia egin du Garatek urte askoan. Besteak beste, dantzak ez galtzeko, Ezpata dantza eta San Roke dantza, kasu. San Roke jaietako Umeen egunaren antolaketan eta Marinel egunaren antolaketan ere buru belarri ibili izan da. 

Aurtengo jaietarako herriko eragileei eskatu zitzaien txapligua nork bota erabakitzeko proposamenak egin zitzaten, ondoren herritarrek aukera zezaten. Bide horrek emaitzarik eman ez zuela-eta, Kultura Batzordeak berak hautatu du aurtengo jaiei hasiera nork emango dien. Aurrera begira berrikusiko da aurten proposatutako parte-hartzeko prozedura.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
txaro-garatek-gure-kaik-eta-umeen-egunaren-antolatzaileek-jaurtiko-dute-san-roketako-txapligua
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.