Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Debako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko ON-LINE tailerra antolatu du maiatzaren 27an, osteguna, 18:00etan.
Uda garaian sartu garen honetan, Debako Kiroldegiak, bere urte osoko dinamikari jarraipena emanez, uztailean ere ekintza ezberdin eta anitzak eskainiko ditu hilabete osoan zehar (kiroldegia egunero zabalik mantentzeaz gain). Horrela, erabiltzaileek aukera izango dute spinning, pilates, multifitness zein krossfit bezalako saio gidatuetan parte hartu eta jarduera fisikoa eginez gozatzeko. Hala ere, uda garaia izanik, uztaileko ekintzen ordutegiak desberdintasun batzuk izango ditu urte osoko ordutegiarekin alderatuz. Beraz, inork saioen eta ordutegien inguruko informazioa eskatu edo edozein zalantza argitu nahi izango balu, kiroldegira deitu dezake, edo bertara joan.
Debako Udalaren nahia da azken urteotan abiatutako euskal kulturaren transmisioaren lanarekin jarraitzea. Horregatik, aurten, zortzigarren aldiz Iturri ondoan ekimena antolatu du, hainbat eragile eta herritarren parte hartzearekin. Uztailaren 2tik 30era egingo dira ekimenak, ostiraletan, Udalak Zumardian jarri duen karpan. Musika, antzerkia, dantza... eskainiko dira aurten.