San Roke Jaiak 2024
EGITARAUA 2019
|
Egitaraua egunez egun:
Entzierroetarako arauak eta desenkajonamendua |
---|---|
Kartel lehiaketako irabazlea: Mara de Maria |
Aurreko urteetako egitarauen azalak ikusteko klikatu hemen
Kontzertuak 2019
Abuztuaren 14an
- 01:00ean: MUGI PANDEROA erromeria karpan
Abuztuaren 15ean
- 19:00etan: EZTEN GIRO erromeria Plaza Zaharrean
- 23:00etan: NØGEN - PELAX - SUSTRAJAH BAND
Abuztuaren 16an
- 20:30ean: THE LUCILLES Plaza Zaharrean
Abuztuaren 17an
- 00:30ean (hilak 18): ESKEAN KRISTO - SKABIDEAN & THE BLACK BIRDS - POTATO karpan
Zezenketak 2019
Sarrerak
Sarreren aurre-salmenta turismo bulegoan egingo da abuztuaren 13ra arte. Ondoren, zezenketa egunetan (abuztuaren 16an eta 18an) udaletxe azpian salduko dira, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Turismo bulegoko ordutegia:
- Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 20:00etara
- Igande eta jai egunetan: 10:00etatik 14:00etara.
Toreatzaileak 2019
Abuztuak 16
Madrileko zezen-eskola |
Leonardo Dos Santos Salamancako zezen-eskola |
|
|
Abuztuak 18
Huescako zezen-eskola |
Bezierseko zezen-eskola |
|
|
Ordezkoa:
Francisco Campos Salamancako zezen-eskolakoa |
Zezenak 2019
|
| ![]() | ![]() |
---|
Entzierroetarako arauak
- Entzierroak arrisku handiak ditu korrikalarientzat.
- Segurtasun neurriak zorrotz bete behar dira eta zorrotz betearaziko dira.
- Behar ez bezala korritzeak arriskuan jartzen du zure segurtasuna eta gainontzekoena.
- Beste batzuren artean, erabat galarazita dago:
- Mozkortuta edo drogen eraginpean saltaka egitea.
- Saltaka egiteko arropa eta oinetako desegokiak edukitzea eta traba egin dezaketen bizkar zorro edo bestelakoak eramatea.
- Abelburuei deitzea, errekorteak egitea edo haien arreta erakartzea.
- Ez bota ezer abelburuen bidera.
- Jausten bazara, ez zaitez jaiki buru guztiak pasa arte.
GOZATU FESTAK!
Desenkajonamendua
1948. urtetik San Roke jaietako zezenen desenkajonamendua Osioko ikuiluetan egin izan da, urte hartan hasi baitziren Nafarroatik zezenak kamioietan ekartzen. Osioko ikuiluetan ikusleentzako tokia mugatua denez, eta gero eta jende gehiagok ikusi nahi duen ekimena izanik, festa batzordeak zezenen desenkajonamendua zezen plazan egitea erabaki zuen 2017an.
Ekimena behar bezala gauzatzeko arau batzuk bete beharko ditugu, besteak beste, zezenei ez zaie inon eta inolaz, ez plazan, ez ibilibidean deitu behar. Ikusleok, gainera, plazako megafoniatik ematen diren jarraibide guztiak bete beharko ditugu. Plazatik Osiora egingo den entzierriloa, noski, korrikalaririk gabe egingo da. Jendea hesien atzean jarri ahal izango da, eta ezer gerta ez dadin isiltasun osoa gorde beharko da.
Desenkajonamendua arratsaldeko 8etan egingo da aurten, Lersundi kaleko entzierroko atean zezenen kamioia jarri eta gero. Lehenik, lau mantso aterako dira plazara, tokia ezagutu ondoren kamioko kaxen ateak zabalduko dira eta zortzi zezenak banan-banan irtengo dira kamioitik plazara.
Desenkajonamendua bukatu bezain azkar, kamioia kaletik kendu eta entzierroko ibilbidea itxiko da. Ondoren, udaltzainek eta laguntzaileek ibilbide osoa hustuko dute.
Zezenak eta lau mantso plazatik aterako direla iragarzeko txaplero bat botako da. Badaezpada, hauen atzetik beste bi mantso aterako dira plazatik Osiora. Zezenak Osioko ikuiluan behar bezala kokatu ondoren, bi txaplero botako dira ekitaldia bukatu dela adierazteko. Ordura arte ezingo da entziorroko ibilidera sartu.
Ekimen hau zuzen eta ondo ateratzeko guztion jarrera arduratsua ezinbestekoa izango da.