Geoparkea
Euskal Kostaldeko UNESCOren munduko Geoparkea MUTRIKU, DEBA eta ZUMAIAko udalerriek osatzen dute, eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua. Geoparkea, bere balio natural eta kulturaletan oinarriturik, garapen jasangarrirako estrategien aldeko apustua egiten duen lurraldea da, eta 2010az geroztik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da. Geologia da paisaia honetako egiazko protagonista, Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen baititu.
Planoa
Flyscha
Karsta
Begiratokien ibilbidea
Ibilbide geologikoak
Interes guneak
Interes gune geologikoak
Bideoak
Bisita gidatuen programa eta egutegia
Flysch
Gipuzkoa mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriak altxor natural berezia dira: bata bestearen gainean jarritako geruza harritsuetan idatzitako milioika urteko historia geologikoa, itsasoaren etengabeko eraginaren ondorioz agerian geratu dena.
Egitura bitxi hori flysch izenarekin izendatu dute, kostalde osoa berezi bihurtzen duen elementua. Flyscheko geruzen sekuentziak 60 milioi urte inguruko sail ia etengabea osatzen du (duela 110 milioi urte ingurutik orain 50 milioi urtera arte, gutxi gorabehera), eta, sail horretan, Lurraren historian izan diren gertaera eta hondamendi garrantzitsuak seinala ditzakegu, mundu mailan gertatutako azken desagertze handia barne. Horregatik, zenbait geruza planetaren denbora geologikoaren nazioarteko erreferentzia izateak ez gaitu harritu behar.
Karst
Kostako flyscharen alboan, lurraldeko barnealdean, karstaren mundua dago, kareharriaren higadurak sortutako paisaien mosaiko bat, aspaldi itsaso tropikal baten azpian eratua.
Milioika urtean, urak zulo asko egin ditu harkaitzetan, eta zulo horiek gure arbasoentzako aterpe izan ziren duela milioika urte, klima zeharo hoztu zenean. Lurralde honetan hartz, orein, bisonte, zaldi, elur-orein eta bestelako animaliekin bizi ziren biztanle haiek, beren existentziaren eta artearen aztarnak utzi zituzten, eta haien antzinako sinesmen eta mitoen oihartzuna gaur eguneraino heldu zaigu.
LASTUR - Karstaren interpretazio gunea
Helbidea: San Nikolas plaza (Lastur)
Telefonoa: 943 199 090
Ordutegia: 10:00-14:00
- Neguan (16/09 - 14/06): asteburu eta jaiegunetan
- Udan (15/06 - 15/09): egunero
Geoparkearen bihotzean dagoen Lasturko haran ezkutuan karstaren mundua hobeto ezagutzeko aukera eskainiko digun interpretazio gunea aurkitzen da. Testu, argazki eta ilustrazioen bitartez, Lasturko historia eta tradizioak, harriarekiko duen lotura estua, karstaren mundua eta ezaugarri geologiko bereziak edota bertako bizimodu eta ohiturak deskubritzeko aukera izango dugu. Bertako panelak ikusteko klikatu beheko irudietan.
Begiratokien ibilbidea
Zure kabuz bisitatzeko 15 begiratoki natural dauzkagu 55 kilometroko ibilbidean zehar, leku interesgarriak bisitatu eta Geoparkearen ikuspegi osoa jaso dezazun.
Deskargatu Euskal Kostaldeko Geoparkeko Begiratokien Ibilbidearen mapa.
Deskargatu panel informatiboak. Panel informatiboen zerrenda: Elorriaga, Kalbaixo, Lapari, Lastur, Olatz, Plazaola, Saturraran, Algorri, Itxaspe, Mendatagaina eta Portutxiki.
Interesgune geologikoak
Euskal Kostaldeko Geoparkearen ondarea 54 geologia interesgunek osatzen dute (GIG), eta horietatik 31 Deban daude. GIG hauetako bakoitzaren fitxak kontsultatu eta deskargatu ditzakezu: