Zer egin
Deba bizitza handia duen herria da, aktiboa; eta gainera, naturan jarduera ludikoak eta kirola egiteko eskaintza zabala du. Izan ere, Debak natura-ingurune zoragarria du kirol jardueretarako; ibaiak, mendiak eta hondartzak inguratzen baitute. Aukeratu gustukoen duzun kirola eta goza ezazu Debako alderdi naturalenaz.
Surfa eta arraun surfa
Trekkinga eta ibilketa nordikoa
BTTa
Kayaka
Itsas irteerak
Paintballa
Zaldi irteerak
Kapeak
BTT 
Eskualdeko ezaugarri nagusia paisaian kostaldeko kolore urdinak eta barnealdeko mendietako berde biziak sortzen duten kontrastea da. Kostaldean hondartza, kala eta itsaslabar izugarriak daude, eta bisitariak mundu mailan interesgarrienen artean kokatzen diren egitura geologikoetara (flysch) gerturatu ahal izango dira proposatzen diren ibilbideen bitartez. Gainera, Debabarrena eskualdean interes historiko eta kultural handiko monumentu eta txoko ugari daude.
Debabarrena BTT zentroa (aldi baterako itxita)
Ondo seinaleztatutako hamabost ibilbide egiteko aukera eskaintzen du Debabarrena BTT Zentroak, Gipuzkoako eskualde honetako basoak, ibaiak, itsaslabarrak eta hondartzak ezagutzen ditugun bitartean. Zailtasun mailaren arabera sailkatuta daude ibilbideak. Gehienak zailak edo oso zailak dira eta kolore gorri eta beltzarekin seinaleztatuta daude, hurrenez hurren. Hala ere, familiek eta ibilbide errazagoez (berdeak eta urdinak) gozatu nahi duten horiek, beren gustuko ibilbideak aurki ditzakete kostaldean eta harrera gunearen inguruetan. Azken hori Mintxeta Kirol Gunean dago hain zuzen, Elgoibarren. Bertan, bizikletak alokairuan eskaintzeaz gain, garbitzeko gunea eta dutxak, igerilekuak, askaldegia, atletismo pista eta gimnasioa daude, besteak beste.
Kayak
Deba beste perspektiba batetik ikusteko eta ibai-ahoan aurkitzen diren bazter ederrak eta txokoak ezagutzeko aukera ematen du kayakak. Uretatik naturaz gozatzeko aukera aparta da, ibilbidean zehar padurak, hezeguneak, hegaztiak, etab. ikusi baitaitezke; beti ere, kirol erraza, dibertigarria eta segurua praktikatuz.
Itsas irteerak
Deba Euskal Kostaldeko Geoparkearen bihotzean dago, eta bertako itsaslabarrak kostaldeko ikusgarrienetakoak dira. Ia 60 milioi urteko segida jarraitua osatzen du kostaldeak; hala erakusten digute flyschek, itsasoaren eragin etengabearen ondorioz agerian geratu diren harkaitz-geruzek. Kostalde honetan zehar ibiltzeak denboran bidaia zoragarria egiteko aukera ematen du, eta zer hobeagorik bidaia itsasoz egitea baino!
Bisita gidatuak Geoparkean
Geogarapenek, Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeakerako Elkarteak bisita gidatuen eskaintza zabala du; itsasoz eta lurrez. Gida profesionalen laguntzarekin, Euskal Herriko eta Kantauriar isurialdeko Geoparkeko txokorik ederrenak ezagutzeko aukera ematen dute bisita gidatuok. Erreserbak Geoparkearen web orrialdean egin daitezke.
Neurrira egindako itsas irteerak eskaintzen dituzten enpresak:
Paintball
Lasturko bailara abentura puntu interesgarria izan daiteke; izan ere, paintballean aritzeko puntu estrategikoa da. Paintballa taldean egiten den jarduera bat da, eta ariketa fisikoa eta naturarekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du. Nagusientzat ez ezik, haurrentzako ere ekintza dibertigarria da oso paintballa.
Zerbitzua eskaintzen duen enpresa: Debaventura
Zaldi irteerak
Paisaia ederrak zaldi gainean ezagutzeko irteerak ere egiten dira Deban. Eskualdeko ibilbide, bidezidor eta antzinako bide zaharretan barrena naturaz gozatzeko aukera paregabea izan daiteke honakoa.
Zerbitzua eskaintzen duen enpresa: Mutrikuko Yeguada Olmedo Uranga
Kapeak
Bailararen aniztasunak urteko garaiaren araberako jarduera ugari antolatzeko aukera eskaintzen digu. Oso ezagunak dira urte osoan, astebururo, Lasturren antolatzen diren "kapeak", non herriko plaza zezen-plaza bilakatzen den. Bertara hurbiltzen direnek Sakaren gobernupean dauden jatorri autoktonoa duten abelburuekin aurrez aurre jarduteko aukera izango dute.