Ibilbideak
Nork bere kontura ibili nahi duenarentzat, turismo bulegoak Debako ibilbideei buruzko informazio osoa biltzen duten hainbat argitalpen ditu. Ibilbide ezberdinek gure geografiak dituen produktu eta baliabide naturalen aniztasuna ezagutzeko aukera ematen dute. Izan ere, paisaia, natura, geologia, historia eta etnografiari dagokionez interes berezia duten maila guztietako ibilbideak eskaintzen ditu Debak: Done Jakue Bidea, Ibilketa Nordikoko ibilbideak, Geoparkeko ibilbide geologikoak eta Ibilbide eta ibilaldiak izeneko foiletuan jasotzen diren beste zenbait proposamen. Horietan guztietan, ez ahaztu kontuan hartu beharreko jarraibideak!
Debako ibilbide eta ibilaldien foiletua deskargatu
Ibilketa Nordikoa 
Nordic walking edo Ipar martxa, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragiten dion ibiltzeko modua da. Bi makilaren laguntzaz ibiltzean datza, ez edozein makilarekin, kirol honetarako berariaz sortutakoekin baino.
Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena.
Gune hau Ibilketa Nordikoa egiteko ere aparta da eta Debako Ibilketa Nordikoko zentroak maila ezberdineko bost ibilbide eskaintzen ditu.
Jarraibideak
![]() |
![]() |
![]() |
|
Errespetatu gure nekazarien lana. |
|
![]() |
|
![]() |
![]() |
![]() |
Ibilbideak
Historiaurreko bailara
Deban hasi eta ibaiaren gainaldeko bide zaharretik Sasiolarantz abiatuko gara. Ibilbidea, zati handi batean, Ermitia mendiaren hegaletik doa. Inguru honetan, besteak beste, Ermitia eta Praileaitz kobazuloak eta balio handiko historiaurreko aztarnategi paleolitiko garrantzitsu asko daude.
Iraupena: 1h 15' Luzera: 5 km Zailtasuna: Baxua Hasiera: Maxpe kalea Bukaera: Sasiola |
Track GPS - Wikiloc
Ibilbidean:
Paisaia karstikoa. Arno-Izarraitz igarobidea
Astigarribiako eta Iruroingo pinakulu karstikoak
Sasiolako kaltzada eta komentu-ospitalea
Casacampoko padurak
Ibilbide zirkularra da, eta Artzabalgo hezegunera arteko bidean birritan zeharkatzen du Deba ibaia. Padura mareen eraginak baldintzatzen duen ingurune sentibera eta dinamikoa da: mareek egunean bi aldiz estaltzen dute, eta oso flora eta fauna berezia eragiten dute.
Iraupena: 30' Luzera: 2 km Zailtasuna: Baxua Hasiera eta bukaera: Anes Arrinda pasealekua |
Track GPS - Wikiloc
Ibilbidean:
Deba eta zezenak
Deban betidanik egon dira zezenak eta antzina-antzinatik izan da jai eta ospakizun guztietan zezenak korritzeko ohitura. Ibilbide honetan, Arriola auzotik herrigunera zezenek egiten zuten bidea eta Euskal Autonomia Erkidegoan berezko burdin marka duen ganadutegi bakarra ezagutuko dugu.
Iraupena: 45' Luzera: 2 km Zailtasuna: Baxua Hasiera: Foruen plaza Bukaera: Perlakua-Saka (Arriola) |
Track GPS - Wikiloc
Ibilbidean:
Agirre jauregia eta Sasiola dorrea
Marqués de Saka ganadutegia
Santa Katalina
Santa Katalina talaia natural zoragarria da. Euskal Kostaldearen zati handi ederra ikusten da bertatik. Begiratoki paregabea da; kostaldeko paisaia zoragarriek Geoparkearen barnealdeko paisaia karstikoarekin bat egiten dute bertan.
Iraupena: 45' Luzera: 2 km Zailtasuna: Baxua Hasiera: Foruen plaza Bukaera: Santa Katalina |
Track GPS - Wikiloc
Santa Katalinako begiratokia:
Santa Katalina | Arno | Prehistoria |
![]() |
![]() |
![]() |
Andutz | Aitzuri | Flysch beltza |
![]() |
![]() |
![]() |