Flysch beltza
Geoparkeko flysch ezezagunenaren, hau da, Debako flysch beltzaren, sekretuen berri jakiteko aukera eskainiko digu paseo honek. 100 milioi urteko bidaia egingo dugu iraganera, Bizkaiko Golkoa zabaldu zen hasierako garaietara, eta itsaspeko paisaia zoragarria bistaratuko dugu: koralezko arrezife handiak, itsaspeko abaniko sakonak, lurrkarak eta naturaren harribitxi bereziak, hala nola, Debako septariak.
Fitxa teknikoa
Mapa eta profila
Ibilbideko interesguneak
Deskargatu Flysch beltza ibilbidea
Track GPS - Wikiloc
Fitxa teknikoa
Iraupena: 30' Luzera: 1,9 km Zailtasuna: Baxua Hasiera: Lapari hondartza Bukaera: harri lubeta |
Ibilbidearen mapa eta profila
Ibilbideko interesguneak
Flysch beltza
Aitzandi puntako toles etzana

Lapari eta Santiago hondartzak
Lapari hondartza ere hartuta, Debako hondartzak 80.000 metro karratu ditu guztira. Bertan hasten da Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko biotopoa, 8 km-ko kostalde basa. Ingurune bereziki erakargarria da bertako itsaslabar handien edertasunagatik eta landazabal atlantikoko paisaia bukolikoengatik. Gainera, Debako itsaslabarrek altxor bereziak gordetzen dituzte: Debako flyscah eta marearteko zabalgunea.
Pablo Sorozabal pasealekua
Sorozabalen pasealekua lasai ibiltzeko gune ederra da, bertatik Kantauri itsasoa kostaldearen kontra talka egiten ikustea benetan iksukizun bikaina da. Bertan dago Sorozabalen omenez Koldobika Jauregik egindako monumentua ere.
Kareharrizko lauzak eta blokeak
