Gaztelekua
Debako Gaztelekua 2003.urtetik herriak duen baliabideetako bat da, Udaleko Gazteria eta Kirolak Sailetik bideratu eta Zehar Heziketa eta Programak elkarteak kudeatzen duena. Erakundearen helburu nagusia da nerabezaroan dauden 12-17 urte bitarteko gaztetxoei aisialdi eraikitzaile bat garatzen lagundu eta beraien prozesu pertsonal eta sozialei elementu aberasgarriak gaineratzea.
Informazio orokorra
Helburuak
Instalakuntzak
Informazio orokorra
Harremanetarako
- Helbidea: Osio kalea 7, 1. solairua
- Tel.: 943 192 762
Ordutegia
- Asteartetik ostegunera: 17:00etatik 19:00etara
- Ostiral, larunbat eta igandetan: 17:00etatik 20:30era.
Helburuak
- Gazteriarentzako interesgarria izan daitekeen informazioa eskaintzea.
- Gazteriaren grinak eta beharrak ezagutzea.
- Udaleko sail ezberdinei gazteekin erlazionatutako informazioa bidaltzea.
- Gaztelekuko ekipamendua mantendu eta Debako Udaleko gazteria sailak urtero prestatzen dituen ekimenak garatzea.
Instalakuntzak
300m2 dituen lokalak honako instalakuntzak ditu:
-
Ikasgela: institutuko lanak egiteko lekua.
-
Dantza gela: areto handi eta balioanitza. Besteak beste, asteburuetan pelikulak ikusteko.
-
Ekintzen espazioa: ping-pong, futbolina, mini-futbolean… aritzeko.
-
Egongela: mahai jolasak, eskulanak, sofak, billarra, labea, mikrohuina…
![]() |
![]() |
Egongela | Dantza gela |
![]() |
|
Ikasgela | Ekintzen espazioa |
Hezitzaileak:
Bertan lau hezitzailek egiten dugu lana. Urteak daramatzagu proiektu honetan eta gazte asko eta lagun talde asko ezagutu ditugu. Aldaketa handiko garaiak dira zuen seme-alaba eta familientzat. Haur bat izatetik heldu izaterako trantsizio honetan eragin nahi dugu guk ere. Aisialdiaren garrantzian sinesten dugu, berdinen arteko harreman eraikitze osasuntsuan.
Gaztelekuko ekintza bereziak:
Eskolako oporren garaian, gabonak, inauteriak, aste santua eta uztailean irteerak egiteko aprobetxatu ohi dugu. Elkarrekin autonomia maila eta ardura maila ezberdinetako proiektuak garatuz.