San Roke jaietako programaren aurkezpen irekia ostegunean, abuztuak 1

2024ko uztailaren 26aSan Roke jaietako programaren aurkezpen irekia ostegunean, abuztuak 1

• Goizeko 12:00etan izango da, herritar orori irekia, udaletxeko osoko bilkuren aretoan; bertan, abuztuaren 14tik 18ra bitartean antolatutako ekintza zein ekitaldien berri emango du Debako Udalak. • Behin aurkezpena amaituta, programak salgai egongo dira Turismo Bulegoan.

Datorren ostegunean, abuztuak 1, 2024ko San Roke jaiak ospatzeko antolatutako programa aurkeztuko du Debako Udalak. Aurkezpen ekitaldi irekia izango da, herritar orori zuzendua, eta abuztuaren 14tik 18ra ospatuko diren jaien harira Udalak antolatutako ekintza eta ekitaldien berri emango da.

Aurkezpena 12:00etan hasiko da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta behin amaitzean, programak salgai eta herritarren eskura egongo dira Turismo Bulegoan.