Karstaren ibilbidea

Geoparkeko bihotzean zehar doan ibilbide honetan duela 110 milioi urte, Behe Kretazeoan, sortutako gure inguruko mendiak eta paisaia ederrak ezagutuko ditugu. Euri urak denboraren poderioz haitzulo asko sortu ditu inguru honetan, baita ura mendiaren barnealdera bideratzen duten lurrazaleko formazioak ere: dolinak, lapiazak eta poljeak. Gainera, Otarre, Aitolagaina eta Otzarretatik ikuspegi zabal eta zoragarriekin gozatzeko aukera izango dugu.

Deskargatu PR-Gi 46 ibilbidea

Track GPS - Wikiloc

Fitxa teknikoa

Ibilbideko interesguneak

Ibilbidearen nondik norakoak