Debako informazio turistikorako udal-zerbitzuak bere erabiltzaileei eskaintzen dien informazio turistiko eta arreta-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko pauso irmoa ematea erabaki du; eta alde batetik, bulegoa kalitate kudeaketa Jardunbide Egokien sistemaren bitartez optimizatzeko konpromisoa hartu du, eta bestetik, IKTen jardunbide egokien programan ere parte hartzea erabaki du.
Jardunbide egokien programak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, kalitatea hobetzeko planen bidez establezimendu turistikoen kudeaketa indartzea, eta bestetik, elkarte eta enpresari turistikoen artean benetan herri turistikoa garenaren kontzientzia sortzea.
IKTen erabileran jardunbide egokien programak, berriz, Euskal Erkidegoko turismo sektoreari zuzenduriko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) era egokian erabiltzen laguntzen du, sentsibilizazioa eta etengabeko laguntza eskainiz.
Turismo bulegoko kalitate-politikaren ildo nagusiak
- Bulegoaren kudeaketa, Praktika ONEKO egiaztapenaren mantenua lortzera zuzendutako kalitate kontrolen menpe egingo da.
- Herriaren sustapena produktu turistiko berriak sortuz eta jada dauzkagunen ustiapena handituz egitea.
- Ekipamendu eta euskarri sistemak berriztatzea eta handitzea, informazio turistikoko sektorearen beharren etengabeko egokitzea bermatzeko.
- Asebeteze maila hobetuko duen informazio zehatza eta kalitatezkoa eskaintzea, bai kanpoko bisitariari eta baita bertokoei ere.
- Gure eskaintza eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoz, erabiltzaileen asebetetze maila ebaluatu eta beren iradokizunak jasotzen dituen galdeketa sorta jarri dugu.