Pribatutasuna
2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erreglamenduan (DBEO) jasotakoarekin bat, Debako Udalak ondorengoaren berri eman nahi du:
- Webgune honen bitartez ez dela, erabiltzaileen baimenik gabe, izaera pertsonaleko daturik biltzen, ezta hirugarrenei lagatzen ere, webgunean nabigatzen duten pertsonen pribatutasunaren babesa bermatuz horrela.
- Debako Udalak ez duela erabiltzaileen informazioa eskuratzeko cookie-rik erabiltzen, ezta sarbideko IP helbiderik ere. Helburu teknikoa duten saioko cookie-ak eta analisi cookie-ak bakarrik erabiltzen ditu, web orriaren erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.
- Orrialde honek loturak dituela beste webgune batzuetara, baina horien pribatutasun politikek ez dutela Debako Udalarekin zerikusirik.
Web orri honetan nabigatzen jarraituz gero, pribatutasun politika hau onartzen duzula esan nahiko du, eta emandako datuen tratamendurako baimen informatua, berariazkoa, librea eta agerikoa ematen diguzula. Datu horiei indarrean dagoen legearen segurtasun neurriak, neurri teknikoak eta antolakuntza neurriak aplikatuko zaizkie.
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa:
Tratamenduaren arduraduna eta kontaktua | Debako Udala (IFK: P2003000C) Portu kalea 1 - 20820 Deba Tel. 943 192 840 – info@deba.eus - www.deba.eus |
Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu datuak | dbo-dpd@deba.eus |
Tratamenduaren helburua | Udalaren eskumeneko gaien inguruko kudeaketa-ekintzak bitarte elektronikoen bidez iragarri eta zabaltzea. |
Zilegitasuna edo oinarri juridikoa | Botere publikoen eskumenak egikaritzea.
|
Hartzaileak | Datu pertsonalik ez zaie besteei lagako ez jakinaraziko, legeak aurreikusten dituen kasuetan izan ezik. |
Gordetzeko epea | Webgunearen erabilerari buruzko azterketak egiten diren bitartean. |
Pertsonen eskubideak | Interesatuek eskubidea dute beraien datuak atzitu, zuzendu, ezabatu edo mugatzeko; baita haiek tratatzearen aurka agertzeko ere, datuen babeserako Delegatuaren zuzendaritzara idatzia igorriz. Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazioa egiteko eskubidea ere badute. |
Datu babesari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Debako Udaleko Datuen Babeserako Politika atalean edo eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoko webgunean.