Tratamenduaren arduraduna
Debako Udala (IFK: P2003000C)
Portu kalea, 1 - 20820 Deba (Gipuzkoa)
Tel. 943 192 840 - info@deba.eus - www.deba.eus
Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktua
Helburua
Herritarrek emandako datuak, baita interesdunekin dituen harremanetan sortzen diren datu pertsonalak ere hainbat helburutarako erabili ahal izango ditu Udalak. Helburu horiek une bakoitzean interesdunari ematen dion udal zerbitzuaren araberakoak izango dira; eta nolanahi ere, interesdunarekin kontaktua eta komunikazioa mantentzeko.
Helburuak zehatzagoak direnean, kasuan kasu, datuak jasotzeko erabiliko den bidean bertan txertatuko diren informazio-tauletan jasoko dira. Horiek guztiak Tratamendu-Jardueren Barne Erregistroan aurki daitezke.
Zilegitasuna eta oinarri juridikoak
Datuen tratamendua beharrezkoa da interes publikorako edo botere publikoen jardunean eginiko eginkizuna betetzeko eta Udalaren eskumeneko gaien inguruko kudeaketa-ekintzak egiteko.
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena eta 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
- 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBAO).
- 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko kontratuei buruzkoa.
Hartzaileak
Ez dira datuak lagako edo komunikatuko, legeak aurrikusten dituen kasuetan izan ezik.
Gordetzeko epea
Kasuan kasuko helburuak irauten duen bitartean. Datuak jasotzeko erabiliko den bidean bertan txertatuko diren informazio-tauletan jasoko da. Horiek guztiak Tratamendu-Jardueren Barne Erregistroan aurki daitezke.
Eskubideak
Interesdunek honako eskubideak dituzte:
- Beraien datuak atzitu, zuzendu, ezabatu, eraman, tratamendua mugatu edo aurka egin ahal izango dute. Horretarako, idazki bat bidali beharko diote tratamenduaren arduradunari, aldez aurretik bere nortasuna ziurtagiri bidez frogatuta, edo Debako Udaleko harrera sailera pertsonalki bertaratuta.
- Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa jarri.
Jatorria
Datu pertsonalak interesdunak berak zuzenean emanda jaso ditzake Debako Udalak, baina baita ere hirugarren batek emanda edo modu atomatikoan gure web gunera, aplikazio informatikoetara eta sare sozialetan sartuz edo eta jarraipenerako teknologiak (cookie-ak) erabiliz.
Datu babesari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Datuak Babesteko Euskal Bulegoko web gunean.