Bisita gidatua: Marearteko Zabalgunea
Noiz
Non
Errota Berri Landetxea, Sakoneta
Kontaktuaren izena
Kontaktuaren telefonoa
943192452
Hitzorduaren webgunea
Flyscheko bizitza eta koloreak ezagutzen
Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua. Oso ekosistema aberatsa dauka: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak eta bestelako izakiak aurkituko ditugu; kolore eta forma anitzetako bizitza zabalduko zaigu begien aurrean.
Ibilbidearen zailtasun maila ertaina-altua da; 3 orduz ibili behar da haitzetan. Gomendagarria da haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak (zola ez labaingarria duten oinetako itxiak eta erosoak) eta ura eramatea.