Festak
Debako festa nagusiak SAN ROKE JAIAK dira eta abuztuaren 14tik 18ra ospatzen dira. Egun garrantzitsuena abuztuaren 16a dugu, San Roke eguna ospatzen baita. Festa hasiera, danborrada, entzierro eta zezenketak, San Roke eta Jorrai dantzak, berbenak eta jai giro zalapartatsua festa hauetan gozatzeko berme dira. Bisitariak ere, herrikoekin batera, osoki bizi ahal ditu, bertan murgiltzea festa ulertzeko erarik onena baita.
Urteko jaien egutegia
Urtarrila
- Errege kabalgata
- Urte Berriko Feria: urteko lehen larunbatean (urtarrilak 1 izanez gero astebete atzeratzen da)
- Idi probak
San Sebastianak Elorriagan
Otsaila
- San Blas
- Santa Ageda bezpera
- Talo Eguna Lasturren
Otsaila / Martxoa
- Inauteriak
Martxoa / Apirila
- Aste Santua
Maiatza
- Erromeri Eguna Itziarren
- Debarren eguna: maiatzaren 3. igandea
- San Asentsio jaiak Endoian
Maiatza / Ekaina
- Euskal Antzerki Astea
Ekaina
- San Juan Sua (ekainak 23)
- San Juan eguna Santa Katalinan: ekainak 24
- San Pedro bezpera (ekainak 28)
Abuztua
- Kopraixak Itziarren
- Udako Musikaldia
- San Roke jaiak
- Artisau feria
Iraila
- Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldia
- San Nikolas jaiak Lasturren
- Kaleko margo lehiaketa
- Euskal Jaia
Azaroa
- Itziarko feria
- Santa Zezilia
Abendua
- Gabonak
- Urte bukaera