Egilea:
- Brontzeko irudia Jose Ignacio Urbieta (Deba, 1915-1999)
- Harrizko irudia (oina) Jorge Oteiza (Orio, 1908 - Donostia, 2003)
Urtea: -
Kokapena: Itziarko bistako begiratokia
Materiala: brontzea eta kareharria.
Altuera:
Pisua:
Deskribapena: monumentua bi zatitan banatuta dago. Goikaldean Itziarko Amaren brontzezko irudi txiki bat dago. Azpian, egun, brontzezko irudiaren oinarri bezala kareharrizko harri bloke handi hori, Jorge Oteizak landutakoa da. Artista Oriotarra Deban egon zenekoa, izan ere, eskultura bat egitea eskaini zuen eta Istiñako harrobiko hondakinen artetik bloke hori aukeratu zuen Ama Birjinaren irudiaren forma zuelako. Artistak piezari ukitu batzuk eman eta errepidean egin berria zen begiratokian jarri zuten. Oinean "Agur Maria" hitzak zizelkatuta daude. Urte batzuk geroago, Jose Mari Ocamicak eskatuta, Jose Ignacio Urbietak brontzezko irudia egin zuen. Egun, txuriz margotuta dago.